LABEZOMORROA EGONGELAN
Gure eraikinera labezomorroak iritsi dira.
Mantenimenduko arduraduna deitu du administratzaileak.
Etorri da arratoiak eta parasitoak hiltzeko teknikaria.
Etxeko hiru puntu zehatzetan tanta marroi bat jarri du.
Oso pozoi estrategikoa da erabilitakoa.
Helburua da labezomorro batek pozoia jatea,
habiara joatea eta, habian dagoenean,
lehertzea eta gainontzeko labezomorroak hiltzea.
Dilema militar bat sortu zait orduan.
Egongelan ala komunean labezomorro batekin
topo egingo dudanean ez dut jakingo
pozoia janda dagoen ala ez.
Pozoia jan badu ez nuke hil behar:
labezomorro hori epidemia bukatzeko aliatu bat da.
Pozoia jan ez badu eta hiltzen badut
aliatu potentzial bat hilko nuke.