LANEGUNAREN ILUNABARREAN
Maite dut laneguna bukatu
kaskoa jantzi eta bizikleta horian
etxera noanean
nire azken borondateetan pentsatzea.
Nire epitafio musikalean,
ereserkietan, SESBekoaren
ze bertsio jarriko dudan,
zein ez eta zergatik.
Nik maite dut CCCP,
itzuliko ez den
baina egunero presente dugun
etorkizun hori bezala.