AGIRIA
Osasunbideak agiri bat bidali zigun:
apirilaren 26an jaioko zen.
Bidean galdu zen, ordea.
Apirilaren 26ra gerturatzean
haurdun zegoen emakume bat ikusten nuenero
pentsatzen nuen hala egon zitekeela geurea ere.
Ez nekien ze alderaketa egingo nituen 26tik aurrera.