Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

BI ARIMAK

 

 

Bi polo ditut,

biek dute emaria.

Baina bihiztatzean

ez dute bat egiten.

 

Bata da gure egunerokoaren narratiba bat,

narratiba intimo eta indibidual bat.

Neurri batean, exhibizionismo ariketa bat,

norbanako enpresariaren ariketa pornografikoa.

 

Bestea da ezetz. Talde bateko kide garela.

Denok. Oraindik oinez ez dakien gu bat.

Oinez nekez dabilena gehiegi ibili delako.

 

Gu bat

bizitzaren erdialdean gaudenona.

Talde bat, plurala jaiotzatik

eta plurala betiko.

 

Langile jendea.

Jende xehea.

Ez dugun horrek elkartutakoa.

 

Klase bat.