BI MARIAK
1897an Vladimir erbestean zegoen.
Egunkarietan eskela bat
argitaratu zuten:
Maria Alexandrovna Ulianov
zendu da Moskun.
Vladimir Oskar ikustera joan zen.
Vladimirrek esan zion:
— Ama hil zait.
Baina beste Maria Alexandrovna Ulianov bat zen
Moskun hil zena.
Vladimirren amaren bihotzean, lanak itota,
kabitzen zen munduko samin guztia.
Alexandro seme zaharra
Schlisselburgen urkatu zioten.
Olga alaba
hil egin zitzaion.
Vladimir,
Anna,
Dmitri
eta Maria seme-alabak
atxilotu eta erbesteratu zizkioten.
Ordu luzeak pasatu zituen
behin-behineko
presondegietako harrera gela ilunetan,
paketeak eramaten zizkien.
Maria Alexandrovna Ulianovi
ahotsak ez zion ia dardararik egiten.
Bere seme-alabek
mundua inarrosi zuten
hamar egunetan.