MASKARA
Gero betaurrekoak kendu zituen, tabernan zeuden guztien begiradapean. Kendu zuen kapelua eta keinu bortitz batekin bibotea eta bendak. Une batez eutsi zioten. Aurretiazko zirrara nardagarri bat sentitu zuten tabernan ziren guztiek.
H.G. Wells
Boxean nengoen
begirada galduta.
Sendalarien eremuko
erizain batek maskara kendu zuen.
Begirada lurrera jaitsi nuen
inor begira ez dagoela uste
eta biluzten denaren aurrean
egingo nukeen bezala.
Baina gero so egin nuen
eta ikusi aurpegia ukitzen zuela
esku batekin,
han zuela
egiaztatzeko balitz bezala.
Eta pentsatu nuen
ezagutzen ari nintzela
sendalari askoren
ibilerak, izaerak,
begiak eta ahotsak,
baina ia inoren aurpegia
ez nuela osorik ikusi,
ez nituela ezagutu.