IMENASA 51
O, ingeniariaren pozak!
Lokomotorarekin joatea!
Lurrinaren burrunba entzutea, txilio alaia,
lurrinaren txistukada, lokomotora irribera!
Erresistentziarik gabe bultzatzea
eta distantzian azeleratzea.
Walt Whitman
Muntaia katearen amaierako balbula hautsi zen.
Kapatazak bulegora deitu zuen Echarte pobrea.
Esan zion:
— Echarte pobrea, balbula hidraulikoa hautsi da,
ezin gara Gasteiztik noiz etorriko zain egon,
bi ordu dauzkazu berri bat egiteko.
Ordubetera Echarte pobreak kapataza
deitu zuen bulegora eta mahaia seinalatu:
— Egin dut balbula hidraulikoa, Vidal jauna.
— Oso ongi.
— A, eta tiraderan beste bat daukazu.
1913an jaio zen Emiliano Echarte Aguinaga,
Elortzen. Iruņean 2005ean hil zenean
Etxarte Aginaga deitzen zen.
Baina Imenasako urte guztietan
Echarte pobrea izan zen,
enpresako zuzendaritzako
Echarte aberatsarekin ez zuelako inolako
harremanik: ez familiarrik ez bestelakorik ere.