Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

BIZITZA ZEN

 

 

Ikusten ditut Donibaneko edadeko emakumeak

gurpildun aulkian, burusiak zangoetan,

eta atzetik bultzaka Kolonbiako emakumeak.

Badakit errentan nor den ahulena.

Badakit osasunean nor den hauskorrena.

 

Ikusten ditut zaintzaileak sakelakoari

jaramon handiagoa egiten

zainduen hitzei baino.

Baina kasu bera egiten diete aitek

orgatxoetan paseatzen dituzten haurrei.

Ez dakit. Gaurko arratsa beste noizbait

errepikatu izan balitz bezala.

Garrantzitsua da bultzatzen den orgatxoa.

 

Gainean pixa egitea,

zangoetan burusi bat eramatea,

ingurukoek inolako jaramonik ez egitea,

ingurukoek norbait ordaintzea guri jaramon egiteko

eta halere soldatapeko pobre horrek ere

kasurik ez egitea.

Garrantzitsua da bultzatzen den orgatxoa.