Sortaldekoak
Sortaldekoak
2021, poesia
136 orrialde
978-84-17051-72-3
Azaleko irudia: Alain Urrutia
Hedoi Etxarte
1986, Iruņea
 
2012, poesia
2008, poesia
 

 

 

HANNAHRI GALDERA

 

 

Egia da izaki bizidun batzuk, hala nola erleak eta xinaurriak, elkarkoiki bizi direla bata besteekin... Hau ikusita, gizakume batzuek agian jakin nahi izango dute zergatik ezin duen gizateriak ere gauza bera egin.

Thomas Hobbes

 

 

Galdera bat zuretzat, Hannah.

Zure ustez, etxeko zakurrei buruz

ari garenean,

hitz egin dezakegu

giza kondizioaz?

 

Udazkenean bururatu zitzaidan,

orbel artean gure zakurraren

gorozkiak jasotzen ari nintzenean.

 

Gorozkia topatu nuen baina

nire betaurrekoak, garai batean

berri izandakoak, galdu nituen

jatorrian fruituak eramateko

zen plastiko gardeneko poltsa

eskuan belardia garbitzean.

 

Beste jabeek jaso gabeko

kaka zapaltzearen beldur nintzen.