Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
70
Ahuntzaren izendegia
Barraskilo eta triku, hontz eta katagorri!
Orain ahuntz bat daukat eta ez, ba, nigana etorri!
Lankideek izena jakin nahi izan zuten.
“Margarita, ijitoen ahuntzarena”.
Akrobaziak eginarazten zizkioten
eskaileratxoan gora, eskaileratxoan behera.
“Margaretatwood” egiten diot garrasi,
umore onean banaiz.
“Margaretmahy” egiten diot xuxurla,
ume sentitzen naizen une solteetan.
“Margaretmitchell” egiten diot ahapeka,
haizeak zer edo zer narras daramanean.
“Margueriteduras” egiten diot hasperen,
maitaleren batekin akordatzerakoan.
“Margafrantziako” egiten diot marmarka,
nire etxe-gazteluan giltzapetzeko orduan.
“Margomargoglantz” egiten diot isilka,
neu imajinatuta pertsonaia handi gisa.
“Yourcenar eta kito”,
indartsu banago.
Saltzaileak ea zertarako nuen galdetu zidan.
“Bizia salbatzeko…, baina neurea”.
Zelan hartu zuen txaraka estreinako egunetik,
triska-triska eginez asun, lahar eta sasi!
Barraskilo eta triku, hontz eta katagorri!
Orain ahuntz bat daukat eta ez, ba, nigana etorri!