Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
60
Zero aukera
Azeleragailua zapaldu.
Ordu laurden barru, nire erreinuan.
Ez da ideiarik onena izan
gaur zinera joatea Bilbondon.
Furgonetaren eskuila gaixoek
ezin abasto eman euri-jasan.
Azeleragailua zapaldu.
Hamar minutu barru, nire erreinuan.
Gidari miope bat dakart popan,
pega-pegatuta, muki bat bezala.
Kenduko ditu luzeak, potrohandiak?
Bota egingo nau galtzadatik.
Azeleragailua zapaldu.
Zortzi minutu barru, nire erreinuan.
Gurpilek legarra barreiatu dute
auzo-bidea hartu dudanean.
Atzekoak ere utzi du karretera.
Segika datorkit, txerri alaena?
Azeleragailua zapaldu.
Bost minutu barru, nire erreinuan.
Iskin egiteko aukerak, zero.
Zuhaitzen kontra urratu dut furgoia.
Autoak argiak itzali ditu.
Ezin dut ikusi zaparradan.
Azeleragailua zapaldu.
Hiru minutu barru, nire erreinuan.
Nire fetitxea daukat guanteran,
errementari-mailutxo leial bat.
Oihu bat gatzatzear ahoan, oihu bat gatzatzear ahoan.