Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
102
Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
Ezinbestean, kabalak egiteari ekin diot.
Gizon Kaladunaren izenak badu M letra
eta I.B.k txakur-ileak zituen arropan.
“Nire ezagun bat ere ibiltzen zen
txakurrekin boluntario.
Entzungo zenuen zerbait… Irati Beraza”.
“Ene! Bai, bai…
Nire ikaslea izan zen Mallonaberrin…
Badira hiru edo lau urte…”.
Total maskaldu zaio aurpegiera.
“Tratua izan genuen, ia azkenera arte…
Idazlantxoak pasatzen zizkidan…
Begira, kamiseta hau berak egina da…”.
Bat-batean, mugikorrak jo dio.
“Bale, amatxu… Ileapaindegira...?”.
Jarrita gauden enborretik altxatu da.
“Agur, Agurtzane…!
Bakarrik uzten zaitut paradisu honetan...
Baina badakizu…
Gauzak, zenbat eta bakartiago, ederrago…”.
Zergatik sentitzen naiz amildegi-erpinean?