Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
57
Hondartzak, loreak eta abar
Martinek tragoak prestatu ditu.
cda martxan ipini Laurak.
“Ez dauzkazu paretak oso pobre?”.
“Zer leitzen ari zara?”.
Martinek liburua hartu sofatik.
Orrietan kux-kux dabil Laura.
“Deskubrimendu bat” diotset,
egilea beste kaktus bat baita.
“Desamodioaren penak Ozeano Barean”.
“Hondartzak, loreak eta abar”.
“Ezagutzen duzue Wakoski?
Biok? Ostras!”.
“Egunean egoten saiatzen gara”.
“Zeu bezala”.
Martinek topa bat osasunari.
Amaiaz galdez ari da Laura.