Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
125
Nire zorabioa
Lur-bikorrak dauzkat ahoan
eta
gaua zurituz, zurituz doa.
Zorabio txarrak narama Victorren ezpainetara.
Victorren ezpainetatik Martinen eskuetara.
Martinen eskuetatik Iratiren lerroetara.
Iratiren lerroetatik Ebaren oihuetara
(estera batean hegan).
Ebaren hegazkadatik Hurbiltzailearen hortzera.
Hurbiltzailearen hortzetik bioleta urdin batera.
Bioletatxo urdinetik Cocker-begi zuhurrera.
Cocker-begi zuhurretik ahate aldra batera
(urtegian liskarrean).
Ahateen liskarretik Daniel Booneren barrera.
Daniel Booneren barretik Snowren txokolatera.
Snowren txokolatetik Mallonaberri grisera.
Mallonaberri grisetik Amaiaren negarrera
(lotuta bere ohantzean).
Amaiaren ohantzetik Ladyren ospitalera.
Ladyren ospitaletik El Konkisen muturrera.
El Konkisen muturretik Wakoskiren orri artera.
Wakoskiren orri artetik Mikelen ile luzera
(bere kala paparrean).
Mikelen kala zuritik Gardenaren sudurrera.
Gardenaren sudurretik basabide ilunera.
Basabide ilunetik nire bunker erdi hutsera.
Nire bunker erdi hutsetik mingain arrosa batera…
Norena da mingain adurti hau?