Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
41
Antologia baterako pasarte hautatuak
Zure amak ez luke hau esperoko, Irati.
Isil-gauzen erreskatean nabil koadernoan,
berbak lumak balira bezala
enigmen oihanean. Oh la la.
Beste grafia bat dago zurearen ondoan,
parentesi artean eroso.
Norena ote, norena? Oh la la.
Lehen pasartea
Txakurkumea izan nahi nuke
zure hatzek ni ferekatzeko,
zure hatzek kilima egiteko,
zure hatzek adurra lehortzeko.
Zure txakurtxoa izan nahi nuke
zure izena esateko, zaunkaka.
(Amaiera indartu… Adibidez…? “Zuk hezurra eman arte, laztanka…”).
Bigarren pasartea
Zu, astroa; ni, itsasoa.
Altxa nazazu zure zerura, Imhotep.
Edo ito zure hondoan, Poseidon.
(Google-n bilatu behar izan dut Imhotep… Eta Poseidon? Faborez… Saiatu zure mito propioak sortzen… Gogoratu Wakoski…).
Hirugarren pasartea
Oihaneko pagoak blai,
nire azala ere bai.
Zatoz, maitea, lanbro artera,
osorik edan zaitut nahi.
(Hiperbaton amaieran, e?… Eta erotismoa, ados… Ba atera etekina bertso-eskolari… Ausartuko zara hauekin…? Makila - bila - zakila - mantekilla…).
Laugarren pasartea
Nire poemak,
perla ikusezinak,
malko abisalak.
(Haiku delikatua…).
Bosgarren pasartea
M., M., nire M.
Nire gorputza tenplua bada,
zergatik esan didazu adio,
sabelean xomorro bat utzita?
(Xomorroa, oso irudi ona desamodioaren mina adierazteko… Zorionak…).