Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
28
Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
Orain auto-buxadurak sortzen dira kalean
familiek seme-alabak batu nahi dituztelako.
I.B.ren heriotza urrakada bat dugu egutegian.
Gu biok degustazioan geratu gara.
Laia Lopez —alias Cocker-begi—
azazkalak marruskatzen ari da
nire birraren bitsari begira
padura bati bezala, pasatu, ez pasatu.
“Coca-Cola
bat eta tortilla-pintxo
bat”.
Trebea naiz entzuten
:
ofizioa balego, aditzaile profesionala nintzateke.
“Zer moduz? Zelan daramazu kontua?”.
Laia Lopez ez da umekondo bat
:
mukiei gorantz egin eta penak xurgatzen ditu, bare.
“Txarto. Ikasten
laguntzen zidan. Ni
desastre bat naiz. Udan
Ibizara noa,
kamarera”.
Zein harrigarriak diren feeling naturalak.
Zein aztergaitzak, intimitatearen imanak.
Lagun min-minak ziren
arropak erosteko,
gauzak elkarri uzteko,
juergetara irteteko,
batak besteari eusteko.
“Txakurtegira
joaten ere hasi
ginen, boluntaria. Pena
ematen zioten animalia
abandonatuek”.
Nire pozerako, ezer ez da debalde
:
tortilla-pintxo batek konplizitatea berma dezake.