Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
1
Nire fitxa
Nire obsesioa beti izan dira ateak eta giltzak.
Beti?
Ez, beti denbora larregi da
:
bizitza bakar batean
bizitza bat baino gehiago biltzen dira.
Nire oraingo bizimoduak aldaketa bat du erroa.
Lehen burmuin itsua nintzen;
orain ez dit iruzurrik egingo
berezi sentiarazten didan ezerk.
Agurtzane dut izena
eta
atezaina naiz ikastetxe publiko batean.
Lehengo Agurtzane egarri orokor batek mugitzen zuen;
oraingoak ez du ia jakingurarik.
Lehengo Agurtzanek barra-barra zerabilen konfiantza;
oraingoak burdina goriz ditu markatuta lagunak.
Lehengo Agurtzaneri zizt egiten zioten eltxoek udan;
oraingoari ihesi.
Zikoina baten antzeko ikusten naiz,
neure burua lekualdatuz lur epelagoen bila.