Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
63
Thrillerrak eta errebelazioak
Ezezagun bat gauean,
hormako mehatxu latza,
txakurraren lo kaxkarra,
hiru misterio batean.
Eta telebistan, aspaldiko thriller bat.
Uma Thurman itsua da eta Andy Garcia detektibea.
Maitemindu egingo dira ikerketa endredatu ahala,
baina hori ez da ardatza.
Abiapuntua zabortegi bat da
—zabor-poltsa bat zehazkiago,
ehunka poltsa hori, beltz eta laranjaren artean—.
Euria zarra-zarra ari du, gaua dator.
Hildako eskaleak hiru ebaki ditu zintzurrean,
gerezi-konfituraz eginiko kanesu antzekoak.
Agenteek ez dute kakatzan ibiltzeko gogorik.
“Noiz arte geratuko gara?
Ez dakigu zeren bila gabiltzan!
Aizto bat al da topatu behar duguna?”.
Horra arte suspensea pizteko estrategia.
Eta orduan…
“Aizu, jefe, zerbait dago hemen!”.
Kamerak fokatzen duenerako uzkurtzen zaizu urdaila.
Esku bat agertu da lohien artean, zizarez borborka.
Linternak hain gordin erakutsi ezean,
portzelanazko xaboi-ontzia lirudike.
Zure zinta birbobinatzeari ekin diozu.
M.ren etxera joan zinenean gauzak batzera
(artean bazeneukan giltza),
norabait alde eginda zegoen,
zarama baldean utzita.
Salda nabar bat isurtzen ari zen baldetik
eta har-kolonia bat euforiaz irakiten
arrain-tripa,
fruta-azal,
kafe-hondar
eta beste
miseria txungorekin nahastean.
Dena garbitu zenuen,
espartzuz eta lixibaz domestikatuz
goragalea.
Berez eratu zaizu analogia
:
zure eskua ere han zen, anputatuta,
maiteño ohiaren zaborrontzian.