Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
Aurkibidea
5. Traganarruak institutua irentsi
8. Irati Berazari buruzko ohar bat
16. Cocker-begik barbakoa-hatsa dauka
BIGARREN ZATIA:
ZEBREK ZUTIK EGITEN DUTE LO
28. Tortilla-pintxo batek konplizitatea bermatu
33. Espainiako Erregearen zain?
38. Naturaren kontrako neurri bat
41. Antologia baterako pasarte hautatuak
HIRUGARREN ZATIA:
TOKATA ETA FUGA
53. Lehen hitzordua: "Urdaibai"
57. Hondartzak, loreak eta abar
59. Txakurrak eta sozializazioa
63. Thrillerrak eta errebelazioak
72. Bigarren hitzordua: bildotsa
76. Hirugarren hitzordua: Victor
78. Purgatorioaren deskribapena
LAUGARREN ZATIA:
BORDELE-BEGOÑA CONNEXION
85. Ezin da dena zehatz-mehatz kontatu
86. Amoranteak konparazio bat egin
BOSGARREN ZATIA:
NORANTZ MAKURTUKO ADARRA?
99. Zergatik ez dudan ezer esaten
102. Dei batek solas interesgarri bat zapuztu
110. Eguneroko bizimodua konplikatua da
121. Xomorroa zirrikitutik azaldu
ZAZPIGARREN ZATIA:
PERLA-ARRANTZALE EDO
126. Atezainak altxorra itzuli
39
Mantekillazko bihotzak
Bollycaoak jaten dituzten,
pegatak eta pinak trukatzen,
kantxetan elkar xaxatzen duten
mutilok
ba ote dute
susmorik,
tesirik,
usterik
I.B.ren hilketaz?
“Zer, kuadrilla? Eguzki ederra gaur.
Aizue, baten batek zer edo zer baleki…”.
Aknez panpoxtutako aurpegiak astiro jiratu dira.
“Zu / ere / txapa / horrekin?”.
“Irati.beti.egoten.zen.telefonoz.patio.orduan”.
“Norekin?*Putaidearik*ez”.
“Ez-zen-institutukoa”.
“Irati / ez / zen / santa / bat”.
“Luken-ixo-benga-tio”.
“Ixo*ez*neskak*hiperrexijenteak*dira”.
“Zergak.ordaindu.behar.ditugu.ligatzeko”.
“Zorra / bat / zen / beste / guztiak / bezala”.
“Ez-esan-hori-ez-da-egia”.
“Mutil.negartiak.nahi.dituzte”.
“Horixe*mantekillazko*bihotzak”.
“Eta-zer-gehiago”.
“Baina / gero / kabroienekin / liatzen / dira”.
Ez nuke zakarra izan nahi
:
argumentu hori klasiko bat da
eta aharrausi egiteko gogoa ematen du.
Historiaren pendulua hasi zaigu buru-mozten.
Destainaz pausatu dizkidate begiradak
belarrietako aroetan,
leopardo-minigonan,
fularraren flekoetan.
Zelan defini daiteke sentsazio hau?
Giltzarrapoz itxita dauzkate ahoak
eta esan gabekoaren hotsa aise igartzen dut.