Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Zappatrusta
Bufoia, ezdeusa. Antzerkiola Imaginariotik Artedramarako trantsizioa ez zen erraza izan. Bilbon aktoreekin partekatzen nituen bilerak, entrenamenduak eta eztabaidak bat batean desagertu ziren, bakarrik nengoen. Inolaz ere ez zen zerotik hastea, baina bidea aldapan gora jarri zitzaidan. Ez nintzen ondo sentitzen. Zer egin? Zaila zen berriro bideari heltzea. Bide bazterrean botatako pertsona alproja eta potrozorri bat bezala sentitzen nintzen eta, batez ere, nire ofizioa hala zela sentitzen nuen. Ez zuela ezertarako balio. Berriz ere outsider. Beste antzerki talde batzuetatik deitzen zidaten eta nik ezetz, nireari heldu nahi niola. Artedrama. Estruktura berria sostengatzeko lan ezberdin asko egin behar nituen, eta dirulaguntzak ez ziren iristen. Artistikoki zerbait asmatu behar nuen, aktore baten lana oholtza gainean dago, diru iturria emanaldiak dira. Bertso-tranpak, bertsolariekin egindako ikuskizunak, pista batzuk eman zizkidan. Zergatik ez antzezlan inprobisatu bat egin? Esaten da Italiako Commedia dell’Arteko aktoreak inprobisazioaren maisuak zirela. Bada… maisutasun horren teknika deskubritu eta, nire ofizioaren beste adar bat ikertzeko asmoz, lanean jarri nintzen. Aulestiko Udalarekin adostutako hitzarmen bati esker lokal txiki bat eman zidaten. Dena zen prekario, baina espazioak behar nuen bakardade eta gogoeta lekua eskaintzen zidan. Pertsonaiak kodifikatu nituen, inprobisazio saioak egiten nituen lokalean. Pertsonaia bakoitzak gorputz energia bat zuen, arnasa pertsonaiaren arabera leku ezberdinetan kokatzen ikasi nuen, begiradaren norabideak ere ezberdinak ziren, oinak lurrean edukitzeko manera ere, ahotsa zer esanik ez... Pertsonaia bakoitzaren ahotsaren kolokazioa, bibrazioa, bolumena, tonua eta azentua kodifikatu egin nituen. Gai bat jarri eta gaiaren bueltan inprobisatzen nuen, pertsonaia bakoitzaren erantzun ezberdinak bilatuz. Ikuskizuna muntatzeko ea dirurik bagenuen galdetu nion Xabinori. Bere erantzuna: “Zero!”. Etxeko arropa zaharrak hartu, Jose Pablo Arriagari eszenografia sinple bat egiteko eskatu eta Asier Ituarte konbentzitu nuen nirekin emanaldietara musikari gisa etortzeko. Horrela sortu genuen Hala mintzatu zen Zappatrusta ikuskizun inprobisatua, 2007. urtean. [40]
Herriz herri ibili ginen umorea eta kritika garratza landuz. Ordubetez aritzen nintzen gutxi gorabehera, herriaren arabera, lekuaren arabera, antolatzaileen arabera, aipatutako pertsonaiekin etengabeko berbaldi jarioan. Geratu gabe. Non stop! Aurrean nituen ikusleei adarra joz eta nire izate patetikoa eta bufoneskoa plazaratuz.
Karabanako pertsonaiek lana aurkitu zuten eta Euskadi Irratiko Amarauna saioan ere urtebetez egon ziren euren hizketaldi umoretsuak airean jartzen. Arantxa Kalzadak gidatzen zuen irratsaioan hamabost minutu inguruko saioak egiten nituen, gai jakin bat hartu eta nire pertsonaia guztiekin hitz egiten zuen esatariak. Betiere umoretik. Irratia beti gustatu izan zaidan formatu bat da.