Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Sasi sareak
Behar batetik sortu zen adel (Artedrama Euskal Laborategia). Behar batetik sortu zen zubi. Behar batetik sortzen dira beste proiektu asko ere. Atzean dagoena kolektibo bat izan daiteke, elkarte bat edo norbanakoa, baina gehienetan behar batetik sortzen direla argi dago. Herria kulturalki aktibatzeko, antzerki zaletasuna bultzatzeko, gabezia bat betetzeko… arrazoiak asko izan daitezke, eta era berean oso sinpleak; artearen bitartez harremanak, elkartrukea, komunikazioa, sentimenduak, emozioak, bizitza partekatzea.
Sare ofizialetatik kanpo, nahiz eta batzuetan udaletatik eta administraziotik diru pixka bat lortu, normalean hutsaren hurrengoa izaten dena, hainbat herritan osatu izan dira proiektu interesgarriak, Euskal Herrian sasi sare bat sorraraziz. Horietako batzuk desagertu dira, edota denbora gutxi iraun zuten, baina beste batzuek heldu izan diote, hain ezegonkorra den gure ogibide honetan.
Bi milagarren urteko lehen bi hamarkadetan ezagutu eta hurbiletik jarraitu izan ditudan topaketa eta eraikitako dinamika batzuk aipatuko ditut jarraian. Gehienak euskara hutsean, baina badira erdaraz sortuak izanda ere, euskarari leku bat eman diotenak. Guztiak dira niretzat bereziak. Sare bat osatzen dute, beste sare bat. Sasiz betetako bidexkan, bihotzetik saretzen dena herrirantz. [57]