Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
Txikitatik izan nuen margotzeko esku ona, eta herrian margo lehiaketa antolatu zutenean nire dohainak plazaratzeko une egokia zela otu zitzaidan. Aurretik ere lehiaketa batzuk irabaziak nituen. Izena eman eta eguna pasatu nuen margoa egiten. Bukatutzat jo nuenean, gustura sentitu nintzen egindakoarekin eta antolatzaile eta epaimahaiaren esku utzi nuen lana.
Ez nuen ezer irabazi. Pena. Baina hala ere erakusketan jarri zuten nire margoa, besteenekin batera. Nire ama erakusketan nire koadroa ikusita asaldatu egin zen, eta errieta egin zidan. Ama sutan zegoen. Lotsagarria zela egin nuen margoa eta lehenbailehen erakusketa gelatik kentzeko esan zidan. Ni ez nengoen ados, baina hala egin behar izan nuen.
Erakusketako margo guztiak Markina-Xemeingo paisaiak ziren, bazegoen bodegoiren bat ere, baina ia gehienak egunean margoturiko herriko leku ezberdinak ziren. Nirea pixka bat ezberdina zen. Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloa jarraitzen zuen irudiak: emakume bat hankak zabal-zabalik, masturbatzen.
Margoa erakusketatik kendu nuen eta etxeko apalean gorde. Ez nire amak ez epaimahaiak, ezta herritarrek ere, ez zuten ulertu agian margo haren atzean artista handi bat zegoela! Inork ez zuen nire lana ulertu! Ez konprenitua sentitu nintzen.