Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Ama
Aitak gauza asko irakatsi dizkit, beti izan dut lagun gauza guztietan. Athletic zale amorratua, herrian futbol taldeetako entrenatzaile izan zen, oso pertsona aktiboa oro har kirola zabaltzen. Lan handia egin zuen batez ere herri kirolak sustatzen eta nesken kirola bultzatzen. Iurretako paper-fabrikako hamaika kontu kontatzen zizkidan. Abadiñoko Mendiola auzoko baratzeko lanak egin, basoak garbi mantendu, astoak, oiloak eta ardiak zaindu... perretxikoak biltzen number one. Hasieran bere semearen ofizioaz dudak bazituen ere, eta nik asmatutako ezizenarekin konforme egon ez arren, orain harro galdetzen dio edonori, edonon eta edozein mementoan, nik ostrukak bezala burua makurtu bitartean: “Zuk badakizu nor den Ander Lipus?”. Normalean ezezkoa botatzen diote, baina berdin dio. Berak nitaz hitz egingo die, nire antzerki lanez, bera nire aita dela azpimarratuz. Eskerrik asko, aitxe!
Juan Antonio Urbeltzek kontatu zidan behin —nahiz eta Juananek inoiz ez dituen gauzak behin bakarrik kontatzen, zirimola handietan sartzen da eta behin eta berriro kontatu ahal dizkizu gauza berdinak pasio berdinarekin— zinta dantzaren metafora. Dantzariak zinta-makilara —bizitzaren arbolara— zilbor-hestetik lotuta omen daude. Bizitza arbolaren inguruan egiten ditugun jira-birak dira eta haren inguruan gabiltzala gure senide, lagun eta ezagunekin elkar gurutzatzen goaz. Batzuekin ezkerretik, besteekin eskumatik, gure zintak elkarrekin lotuz, korapilatuz, enborrean ehuntzen doa bizitza. Halako batean geratu egin gara. Arbolan josten joan garena ageri da, hor dago gure bizitza ehunduta, elkarren arteko harremanak oihal bihurtuta. Bira erdi eman eta atzeraka hasten gara, egindako bidea desegiten, txirikordatu ditugun harremanak askatzen. Halako batean bukaerara iristen gara. Zintak, bizitzaren arbolara lotzen gaituzten sokak, askatu egiten dira eta enborrera lotuta bakarrik geratzen dira. Une horretan eskutik askatzen dugu zinta —halaxe gertatzen da zinta dantza askotan, behin soltatu ondoren zintak ere askatzen direla—. Bukaera da. Bizitzaren arbolatik askatu gara. Heriotza da. Garai batean zinta-makilaren muturrean uso bat izaten zen kutxa txiki batean eta une horretan sokatxo bati tira egin eta usoa aireratzen zen, gaur egun Antzuolan oraindik halaxe egiten dute. “Badoa arima hegan”, dio Urbeltzek.
Nire zalantza eta kontraesan guztiekin, ez dakit heldutasun puntu batera iritsi naizen, baina orain gutxika-gutxika desegiten joango naiz. Oraindik gerra emateko gogoa, hanka sartzeko eskubidea eta negar eta barre egiteko denbora geratzen zaizkit, ama naturak hala nahi baldin badu behintzat.
Azken hitzak, Amari. Jon Gerediaga poetak inbentario i poeman esan zuen bezala:
a b d k f m s x tx tz ts lehenbiziko hitza ama arbelean idatzia
ez da posible ama hiru letra besterik ez izatea
hamaika mereziko lituzke.
Bera da nire inspirazio iturria, bizitzaren eta antzerkiaren labirintoan. Eskerrik asko, ama!