Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Memoriaren txokoan
Patri Urkizu idazle lezoarrak euskal antzerkiaren inguruan egindako lana eskertzekoa da. Izan ere, antzerkiaren bibliografiari dagokionez euskaldunok hutsune galanta dugu, eta zentzu horretan, bere ekarpena ezinbestekoa izan da. Urkizuri irakurri izan diot hirugarren gerra karlistaren ondoren, eta batez ere hogeita hamarreko hamarkadan, Manu Sotaren mezenasgoarekin eta Esteban Urkiaga Lauaxetaren laguntzarekin Bizkaia osoan kulturgintza eta antzerki giroa zabaldu zirela. Antzerkia propagandarako eta jendea abertzaletasunera erakartzeko tresna baliagarria bilakatu zen.
Bigarren Errepublika garaian, Markina-Xemeinera ere heldu zen gar hori eta, Patxi Juaristik Markinako frontean liburuan jaso zuen bezala, Markinako Batzokian antzerkiaren inguruan dinamika garrantzitsua sortu zen. Elixabete Agina Ete ibiltzen zen zuzendari lanetan Natividad Zabalaren laguntzarekin, eta Jose Antonio Oar-Arteta eta Txomin Onaindia abadeek idazten eta moldatzen omen zituzten antzerkiok.
Liburuko oin ohar batean topatu nuen antzerki talde horretan nire aitxitxe Eusebioren anaiak, Asentsio Lizundia Buztarrik, parte hartu zuela. Handik gutxira gerra hasi zen eta denbora luze batean ez zen antzerki gehiagorik egin Markina-Xemeinen.
Etxean inoiz inork ez zidan ezer kontatu. Pairatu duenarentzat, gerra ahanztura da.