Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Antikristoaren bila
Madriletik itzuli berri Markina-Xemeinen artista moduan askorik egiteko ez neukala sentitzen nuen, eta azkenean Bilbora joan nintzen. Beste zerbaitetan sartu nahi nuen muturra eta Ikuska eskolak eskaintzen zuen urte beteko Master de guión audiovisual ikastaroan izena ematea erabaki nuen. Joseba Macias izan zen ikastaroaren irakasle eta zuzendaria. Asko estimatzen nuen Macias. Beti mantendu genuen elkarren arteko harremana, eta Kuba izan zen bion loturetako bat.
Ikuska eskolari dagokionez, hainbat zinemagile pasatu ziren masterretik, tartean, Daniel Kalparsoro eta Juanma Bajo Ulloa, eta bere determinazio eta jarreragatik gehien gustatu zitzaidana: Lolo Rico, Television Españolako Un globo, dos globos, tres globos saioko gidoilaria eta La cometa blanca eta La bola de cristal saioen sortzaile eta zuzendaria.
Urte emankorra izan zen. Gidoigintzaren inguruan analisi zorrotzak egiten zituen Maciasek, film interesgarriak aukeratuz. Eskolaren planteamendu teorikoa eta praktikoa oso ondo bideratuta egon zen, eta ikasturte bukaeran aukera izan genuen talde lanean film labur bat egiteko.
Taldean ideia bat proposatu nuen eta aurrera atera zen. Poema deituko zen film laburra, eta gidoia jorratzen hasi ginen. Poeta bat paper zuriaren aurrean, poema sortu ezinean. Sorkuntzaz eta heriotzaz mintzo zen istorioa, eta protagonista Leopoldo Maria Panero izango zen. Ordurako Leopoldo Maria Paneroren poesia ezagutzen nuen eta Panero familiaren inguruko film dokumentalak ikusiak nituen: Jaime Chavarriren El desencanto eta Ricardo Francoren Después de tantos años. Biak, hunkigarri bezain krudelak.
Leopoldo lehen aldiz ezagutu nuenean Gesalibarren zegoen. Santa Ageda ospitale psikiatrikotik irten eta Arrasatetik eman genuen buelta bat. Gogoratzen dut elkarrizketa bat grabatu niola. Film labur bat egiteko aukera luzatu nion, eta berak ere, bazuela gidoi bat idatzia esan eta hura egiteko proposatu zidan. La extraña historia del doctor Jekyll y Mr. Hyde istorioaren bertsio libre bat zen gidoia.
Egun horretan pozik zegoen, eta Jose Alfredo Jimenez mexikarraren El hijo del pueblo mariatxia kantatu zidan behin eta berriro.
Es mi orgullo haber nacido en el barrio más humilde,
alejado del bullicio y de la falsa sociedad
yo no tengo la desgracia de no ser hijo del pueblo,
yo me cuento entre la gente que no tiene falsedad.
Iritsi zen film laburra grabatzeko eguna. Gesalibarrera bere bila joan eta Areetako etxe batera iritsi baino lehen bidean geldialdia egin genuen. Durangoko kaleetan barrena liburu baten bila zebilen, eta liburu dendetan sartuta ea El anticristo bazeukaten galdetzen zuen. Baina ez Friedrich Nietzscheren Antikristoa, beste autore batena baizik. Estankoan sei pakete tabako erosi genizkion eta dendan hogei Coca-Cola lata. Hori zen egunean zehar erretzen eta edaten zuena.
Poema film laburrean Panerok berak, Loli Astorekak eta ume batek parte hartu zuten. Gogorra izan zen eguna. Goizeko jardunari nahiko ondo eutsi zion, eguerdian ostera, bazkaldu ondoren, ospitalekoek emandako medikazioa hartu behar izan zuen eta horrek bere izaera gaiztotu zuen. Ez zeukan berriro eszenak errepikatzeko gogorik eta azkenerako aspertua zen. Zinema egitea batzuetan astuna da, batez ere hainbeste itxaron eta hainbeste errepikatu behar denean. Leopoldok ez zuen nirekin ongi bukatu eta beste lagunek eraman behar izan zuten berriz Gesalibarrera. Kanpazarreko mendatea tartean, taldekideek kontatu zidaten bidean hiru aldiz botaka egin zuela eta autoa kristo bat eginda utzi zuela.
Leopoldo Maria Panero poeta handia izan zen. Harrezkero ez dakit antikristoa aurkitu zuen, baina batzuetan pentsatu izan dut bere baitan egon zitekeela. Antikristoa edo Peter Pan.