Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Au revoir, triunfadoreak! [33]
2005an bertan, Eugene Ionescoren Rhinoceros (Errinozeroa) ideia moduan hartuta, Jon Gerediaga eta Na Gomesek testu berri bat proposatu zuten. Antzerkiolako Gabriel Ocinak zuzenduko zuela adostu genuen. Au revoir, triunfadoreak! deituko zen. Baina testuak bazuen zerbait ez zuena funtzionatzen. Testu asko zuen eta estatikoa zen, ez zuen ekintzarik. Berriz planteatu behar izan genuen lantaldea eta nik heldu nion zuzendaritzari.
Garai berrietako komedia triste hartan murgiltzeko iturri ezberdinetatik edan nuen: Groucho Marx, Bob Wilson, Soren Kierkegaard, Jean-Paul Sartre, Arthur Schopenhauer, Henri Bergson, Elias Canetti, Jean Baudrillard, teatro Dada eta surrealista, epikureismoa, Eugene Ionesco, Samuel Beckett eta Alfred Jarry, besteak beste. Absurdoa, existentzialismoa, irrazionalismoa, nihilismoa bezalako gaiak ukitzen genituen. Garai modernoen aurrean, hipopotamizatuta bukatu baino lehen bere buruaz beste egitea zen hiru protagonistek hartzen zuten hautu tragikoa. Eta han zegoen zain, Bluesborough Southampton Mc intyre Madison Bridge zubian, Melville kapitaina. Karonteren metafora baliatuz, bere paperezko ontzian hiru antiheroiekin ibaia zeharkatzeko prest.
Au revoir, triunfadoreak! lanaren sorkuntza prozesua gogorra izan zen. Azken hilabeteko entseguez aparte astebeteko laborategiak egin genituen. Gidoilariei aurretik idatzitako testu guztia zaborretara botatzeko eskatu nien, eta berriz heldu genion dramaturgiari. Pertsonaiak bikoiztu egin nituen, bi kontzientzia balituzte bezala. Madame Faneca eta Ensegida, Bala-gizona eta Bala-neska, Nihilista I eta Nihilista II. Ordura arteko Antzerkiolako pertsonaiek beti bizi zuten barne gatazka bat. Au revoir, triunfadoreak!en gatazka hori agerian jartzeko pertsonaiak bikoiztu nituen. Zubira joan nahi zuena eta ez zuena joan nahi. Hitza eta isiltasuna. Beldurra eta adorea. Bizitza eta heriotza.
Pertsonaien bikoiztasunaz aparte, off ahotsekin ere kontzientziaren mundu bat eraikitzen genuen. Kapitainaren hitzetatik hasita hiru pertsonaien ahotsetara. Ikuskizunari distantzia bat ematen laguntzen zion horrek, eta obraren pentsamenduan murgiltzen laguntzen zuen.
Au revoir, triunfadoreak! garai berrietako komedia triste hark, azken finean, gutaz hitz egiten zuen. Gure ametsez, gure bizipenez eta gure naufragioez. Hondamendia etortzear zegoen.