Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Performanceak
Mina Espazioren garaian egin nituen performance eta ekintza esperimental gehienak. Hasieran Jesus Pueyok zuzentzen zituen —Stock de muerte izan zen esanguratsuena— baina laster edozein aitzakia zen ona performance bat proposatu eta egiteko. Espazio bat genuen, librea. Eta gauza asko esateko.
Gu “oso garaikideak” ginen. Postmodernismoa aspaldi bidalia genuen pikutara. Alternatiboak, outsiderrak ginen. Espainiako kolektibo eta elkarte garaikideekin harremanak genituen. Bartzelonan egiten ziren diziplina askotariko topaketetan parte hartzen genuen. Espazio bezala, alternatiba bezala, Espainiako beste artista eta proiektu askorekin konplizitatea lortu genuen. Tartean, Valentziako Ulises Pistolo Eliza izeneko artistarekin eta berak eta bere kideek kudeatzen zuten Purgatori aretoarekin, edo Santiago de Compostelako Nasa aretoarekin. Hala ere, esan behar dut ni nahiko kritikoa nintzela jarrera artistiko batzuekin. Eta horretan, Minako kideei argi adierazten nien nire pentsamoldea: dena da posible, baina “dena” hori ezin da edozer gauza izan.
Gogoratzen dut Bartzelonako topaketa batzuetan performer katalan baten ekintza. Performerrak publikoari adierazi zion zein ordu zen eta zein lekutan zegoen. Utzi zuen erlojua zoruan. Gero gutxika-gutxika biluztu egin zen, bere arropa guztiak utzi zituen eta korrika hasi zen. Eraikinaren patioari buelta bat eman eta bukatutzat eman zuen performancea. Publikoak txalo egin zuen. Utikan!
Arte proposamen batzuk, hain txarrak izanda, ahazten ere zailak dira. Hala ere zerbait eragin dute nigan. Egia da. Bestela ez nuke liburu honetan hortaz idatziko. Rodrigo Garciaren Accidens. Matar para comer performancea datorkit gogora. Aktoreak abakandoa zatitu, parrilan kozinatu eta jan egiten zuen. Dena erritualitate baten barruan, abakandoaren inguruan jarritako mikrofonoek bere agonia anplifikatzen zutela. Ikuspuntu animalistatik basakeria bat, baina egunerokoan izakiok basakeria horiek egiten ditugu. Rodrigok ikuskizun honekin egiten zuen gauza bakarra zera zen: gure gizartean normalizatua dagoen ekintza bat agerian jarri. Abakandoa plantxan. Denak balio du?
Bestalde, Bilbon bazegoen talde bat Espacio Abisal inguruan mugitzen zena. Espazio horretako artistek oso ekintza esanguratsuak egin zituzten. Bakoitzak bere jakin-min eta kezkak plazaratzen zituen, bere erara. Nortasun handiko artistak ziren: Fausto Grossi, Ana Davila, Alberto Lomas… Eta, norbait bereziki aipatzearren, Beatriz Silvaren performanceak aipatuko nituzke. Feminismoaren sustraietatik abiatuta emakume gorputzaren objektualizazioari kritika zorrotzak egiten zizkion modu oso berezian: batez ere, bere gorputza erabiliz. Eta, beste norabide batean, ezin Ramon Txurrukaren performance probokatzaileak aipatu gabe utzi. Bere gorputzaren suntsipenetik hasita gure gizarte idiota honen kontrako garrasi mingarria irudikatzen zuten bere ekintzek. Pentsamendua eta kritika, performance mugimendu interesgarria zegoen botxoan.
Guk ere, Mina Espazion, lokaleko gastuei aurre egiteko talde libre bat sortu genuen. Lokal alternatiboetan eta diskoteketan ibiltzen ginen performanceak egiten. Asier Etxeandia bilbotarrak eta biok egiten genuen horietako bat. Elkar besarkatu, modu lizunean musukatu, azenarioak karraskatu eta elkarri tu egin, pistolak eskuan hartu, kateaturik agertu, gas maskarak jantzita… erotuta geunden! Jendea dantzan aritzen zen drogez lepo, eta gu pista erdian muturreko ekintzak egiten. Anabasa horren guztiaren erdian, jaurtigairik gabeko pistolekin elkarri tiroak ematen hasten ginen. Tekno jaialdi batean geundela, disc-jockey ezagun batek esan zuen ero horiek gelditzen ez baziren —gutaz ari zen— pintxatzeari utziko ziola. Antolatzaileak gugana etorri ziren, gure ekintzak bertan behera uzteko esanez. Eta guk, ezetz. Gure lana egiten ari ginela. Gurea artea zela. Eta ezin genuela gure sorkuntzaren parte bat moztu. Hori zentsura zela.
Egia esan, onartu beharra daukat han zegoen jendea dja ikustera joan zela eta ez gu, baina tira! guk ere bagenuen gure urguilua. Artistak ginen, eta ez edonolakoak! Gure koherentzia artistikoa muturreraino eramaten genuen.