Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Agurtzane Intxaurragak Miren Gojenola eta Mikel Laskurainekin batera Hika antzerki taldea osatzen zuen. Mirenek eta Mikelek utzi zutenean, Agurtzanek berak bakarrik enpresarekin aurrera egitea erabaki zuen. Hautu ausarta! Bere desioak, bere ametsak, bere ilusioak aurrera atera nahian antzerki lanak ekoizten eta muntatzen jarraitu zuen. Alessandro Baricco idazlearen Zeta eleberria antzeztokietara ateratzea otu zitzaion. Aurre egin zion proiektuari eta bat-batean, biraren erdian aktore protagonistak kale egin zion.
Orduan niri deitu zidan, ea ordezkapen bat egin ahal nion eta baiezkoa eman nion, 2006. urtea zen. Garai hartan zuzendari emakumeekin egin nahi nuen lan, urte batzuk beranduago Maite Agirrerekin eta Garbi Losadarekin egingo nuen bezala. Lan egiteko beste modu bat probatu nahi nuen, emakumeek zuzendua. Gainera, beste aktore batzuekin eszenatokia partekatzeko aukera ere bazen, tartean Itziar Ituño, Lierni Fresnedo, Patxi Gonzalez edota Kandido Uranga.
Agurtzanerekin feeling ona izan nuen. Bere antzerkiarekiko jaidura eta aurrera egiteko kemena eredugarriak iruditu zitzaizkidan. Goizero joaten nintzen Donostiara berarekin entseatzera. Agurtzane haurdun zegoen, eta jada tripa nahiko handitua zuen, zazpi hilabeteko edo egongo zen. Ba pentsa!! Ni zuzentzeaz aparte, Zetan agertzen ziren pertsonaia guztiak egiten zizkidan. Atzera eta aurrera, geldiezina zen. Notak handik eta hemendik, lehen eguneko ilusio berarekin egiten zuen lan, eta hori ahaztezina bezain eskertzekoa da.