Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Hipnosi saioak El Retiron
Cipriano Lodosa, May Pascual, Goizalde Nuñez eta Sayo Almeidarekin batera boskote ezin hobea osatzen genuen. Lagun minak egin ginen laborategiko garaietan. Aktoreok sarritan edozein gauza asmatzen dugu bizirauteko. Lagunek, etxeko alokairua pagatzeko dirurik ez eta El Retirora antzezlan bat ematera joatea deliberatu zuten. Pieza txiki bat prestatua zuten horretarako.
Ciprik pitonisarena egiten zuen eta Goizek bere laguntzailearena. Biak ijito itxurarekin, koreografiatuta zeukaten dantza erdi zingaro erdi asmatu barregarri bat egiten zuten. El Retiron paseatzen ari zen jendea kuriositatez gelditzen zen hauek ikustera, itzelezko parlamentuak botatzen zituen Cipri pitonisak, Goizen begirada inozo eta aurpegi barregarriaren aurrean. May publiko artean egoten zen. Bera zen amua. Ondoren etorriko zen sorpresaren ezinbesteko elementua. Inoiz Sayok eta biok ere egin genuen amuarena.
Denbora luze batez publikoa erakarri ondoren, saio handiaren unea iristen zen. Pitonisak bere inguruan biribilean jarrita zegoen publikoko norbait hipnotizatuko zuela esaten zuen. Orduan, Pitonisak ea boluntariorik bazen galdetzen zuen. Normalean inor ez zegoen prest, eta norbait prest egonez gero bibrazio txarra ematen ziola esaten zion edo ez zela posible, ezin zela kontzentratu. May publikoan zegoen guztiari begira eta, halako batean, Pitonisak bera hipnotizatuko zuela esaten zion. Hasieran ezetz eta azkenean konbentzitzen zuen; dena zen teatroa!
Goizek, Pitonisaren laguntzaileak, aulki baten jarrarazten zuen eta hor hasten zen hipnosi sesioa. Bat-batean, Pitonisak lortzen zuen May hipnotizatzea eta berak esaten zuena egitea. Bukaera zen ederrena. Aulkiaren gainean jartzen zuten, ahuntzarena egiten eta belarra jaten. May Pitonisaren aginduetara zegoen, Pitonisak hitz magikoak bota, kolpe bat eman eta May esnatzen zuen arte. Ahoan zituen belarrak supituan kendu eta, lotsaturik, jendeari begiratuz alde egiten zuen. Beste batzuetan jendearengana hurbildu eta jendeak galdetzen zion ea zer sentitu zuen, ea ez zen ezertaz oroitzen. Jende-multzoa batzen zen Mayren inguruan eta baita gure Pitonisa eta bere laguntzailearen inguruan. Batzuek hori ezinezkoa zela esaten zuten, dena gezurra zela, besteek ezetz, benetan gertatu zela eta Pitonisaren botere hipnotikoari buruzko laudoriozko hitzak esaten zituzten.
Hori bai! Dirua lortzen ez ziren batere trebeak. Ahaztu egiten zitzaien dirua biltzea. Kalean dirua biltzeko malezia pixka bat ere behar da, eta nire lagunek dirua irabazteko baino teatroa egiteko gogo gehiago zuten. Diruak ez baitu espiritua betetzen!