Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Erraldoi eta buruhandiak
Santu, patroi, amabirjina ospakizun eta festa guztiak gorroto ditudan arren, garai batean, txikia nintzela, urduri eta gogotsu egoten nintzen barrakak iritsi eta herriko festetan murgiltzeko. Herriko festa nagusiak, Karmenak, uztail erdi aldera izaten dira.
Festen hasierarekin batera, lehen egunean, erraldoi eta buruhandien konpartsa ateratzen zen kalera. Buruhandiak eite ezberdinetakoak ziren: Popeye, azeria, pirata, amona… eta denetan bizkorrena eta beldurgarriena la negra deitzen genuena.
Ikusi nahi eta ezinikusi horretan, erdiko kalean nengoela, urrutira agertu zen buruhandi bat. Han zetorren maskara handi hura, itxura izugarriarekin, jendearen atzetik korrika, eskutan zeraman puxikaz aurrean harrapatzen zuena jotzeko prest. Urduri jarri eta korrika batean atari batean sartu nintzen. Goiko pisuraino arnasestuka igo eta etxeko ate baten ondoan geratu nintzen geldi portaleko argia itzali zen arte.
Ez dakit zenbat denbora egin nuen han, uzkurtuta eta negarrez. Auzokoaren atea ireki zen arte.
— Ene! Karmelen semie! Ze eitxeozu zuk hemen!
Handik urte batzuetara, “nagusiagoa” egin nintzenean, niri tokatu zitzaidan buruhandia jartzea. Bere ahotik begiratu eta umeak beldurtzea. Korrika egin, mundu guztia uxatu eta puxikarekin dinbi-danba parean nuena astintzea.
Aldea dago beldurra sentitzetik beldurra sentiaraztera.