Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Bilboko Pabiloi 6
Irene Bau eta Ramon Barea izan ziren ideologo eta bultzatzaile nagusiak, 2011. urtearen bueltan. Itziar Lazkano eta Felipe Loza ere, beti ondoan, proiektua bultzatzen egon dira.
Ramon Barea Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona lanean ezagutu nuen. Paco Sagarzazu, Itziar Lazkano, Jone Irazabal, Inazio Tolosa eta neuk osatzen genuen aktore taldea. Oliver Sacks neurologoaren idatzietan oinarritutako lana ondu zuen Bareak eta Txalo konpainiak ekoitzi zuen. Lehenagotik Peter Brook antzerkigile britainiarrak eraman zuen taula gainera, baina Bareak bere bertsioa egin zuen. Esperientzia ederra izan zen, antzezle-zerrenda indartsu batek lan oso biribil, sakon eta indartsua betetzera eraman gintuen.
Harrezkero Ramonekin beti izan nuen harremana, elkarri pista jarraitzen genion. Berriz deitu zidan arte. Oraingoan, Irene Baurekin batera egin genuen hitzordua eta proiektu berri bat zeukatela kontatu zidaten. Bilboko Zorrotzaurre auzoan, Deustuko Erribera kalean, pabiloi bat zegoela eta hura alokatzeko aukera zegoela. Asmoa antzerkia sustatzeko leku bat irekitzea zen. Pabiloi 6 deituko zen, Anton Txekhoven izen bereko narrazio baten izenburuari keinu eginez. Pabiloi horretan antzerki tailerrak, topaketak, hitzaldiak eta antzerki emanaldiak eskaintzeko espazio bat eraikiko zen, eta aurrera begira garrantzi handia ematen zioten ekoizpen propioak egiteari ere. Baina, batez ere, denboraldiak egitearena ikusten zuten argi. Hau da, ez bakarrik emanaldi bat eman, baizik eta asteburu osoa edota denboraldi bat egin antzerki obra batzuekin. Eta hau berria zen, eta interesgarria, Bilbo bezalako hiri batek horrelakoak ere behar zituela uste baikenuen. Urteekin Artedraman Donostiako Egia auzoko Gazteszena salarekin lortu dugu hori, bost egun egoten baikara bertan. Ahoz ahokoak ere funtzionatzen du, eta jendea joaten da.
Mina Espazioko esperientziatik nentorren ni eta, guri behintzat, erakundeek ez ziguten kasurik egin. Inoiz ez ziguten galdetu zeintzuk ziren gure beharrak. Eta egun batetik bestera espazioa itxi ziguten. Ramoni eta Ireneri argi esan nien instituzioen konplizitaterik eduki ezean ez zutela ezer lortuko. Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusten bazuten aurrera egin ahalko zutela, bestela ez. Ni laguntzeko prest agertu nintzen, baina orduan nire burua ekintzaile gisa beste gauza batzuetan zegoen jada: alde batetik Kultur Leioan eta herritarrekin talde egoiliar izateko borrokan eta, bestalde, ehazeren proiektuan, euskarazko antzerkigintzaren ikusgarritasuna eta beste hainbat proiektu aurrera ateratzeko asmoz. [58]
Hastapenetako bileretan parte hartu banuen ere, ez nintzen guztietara iristen. Pabiloi 6n erabakiak hartu behar ziren eta nik ezin nuen kargu egin. Ez nuen indarrik beste proiektu batean segitzeko. Azkenean, proiektua alde batera utzi eta nireari heldu nion.
Urte batzuk pasatu dira Pabiloi 6 ireki zenetik eta Ramonen eta Ireneren ametsak betetzen joan dira. Jendeak ere erantzun izan du, horrekin ez nuen dudarik, Bilbon berez badagoelako publiko potentzial bat. Espazioari izaera bat eman diote, egiteko modu bat, gure kultura eta herria aberasten duena. Pena bakarra niretzat, euskarak —eta euskal kulturaren ikuspegiak— ez duela leku askorik izan.