Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Folklorizazioa
Folklorearen eraginak ere pisu bat izan du nire ibilbidean. Folklore hitzak, berez, herri jakintza esan nahi du. Zer egiten den jakintza horrekin da zalantzan jartzen dudana. Jakintza hori batere muinik gabe erakusleiho moduan erabiltzen denean, azalekoa denean. Errespetua diot folkloreari, baina batzuetan folkloreari egiten zaion erabilerarekin zalantzak sortzen zaizkit. Herri eta jakintza hitzak uztartzen ez direnean. Eta, batez ere, gauzak ohiturak hala dioelako egiten direnean. Hor jakintzaren ordez beste zerbait nagusitzen da, kirtenkeria, alegia.
Akorduan daukat nola Londres eta Brightonera joan nintzen Haridasanek, nire guruak, bertan ematen zituen kathakali ikuskizunak ikustera. Sentsazioa nuen zoologikoko animaliak bezala tratatuak zirela. Ez zeukaten askatasunik. Ez zioten nirekin buelta bat ematera ateratzen uzten. Indiako kathakalia Europan esportatzen ibiltzea zen, sakratua den hori negozio bilakatzea. Batez ere europarren negozioen mesede. Eurek, aktoreek, ez daukate ahalbiderik horrelako bira bat muntatzeko. Beti izango da kanpoko ekoizle bat, sos batzuen truk, indiar aktoreak kontratatuko dituena, eta horrekin negozioa egin.
Globalizazioaren izenean eraman ditzagun pastoralak Pariserat, Maskaradak New Yorkera, joaldunak Berlinera, eta libertimenduak Honolulura. Gure kultura ikusgarria izateko eta bizirik mantentzeko merkatuan egon behar gara. Eta guztia culinary pack batean sartzen badugu, artea sartu ere bere osotasunean, askoz hobe!
Frantsesak espainolak baino abilagoak izan dira. Gâteau basque, Ezpeletako piperra eta ardi gasna erabiltzen duten moduan, lauburuek, txapelek eta ikurrintxoek betetzen dituzte iparraldeko karrikak, normalizazio/folklorizazio ordenatu eta baketsu baten estanpa irudikatzen duena. iparraldeko kosta partean batez ere horretatik asko eman da. Turismoa erakarri asmoz marka bat asmatu, “Gu hau gara!” esaten duena. “Hemen zaude!” esaten duena, baina gehienetan hutsala dena. Pobrea, hobeto esanda.
Badirudi, Hegoaldean ere, berdin jokatu nahi dela eta batzuk tematuta daudela kanpora begira, turismoaren izenean basque marka saltzeko. Nik horri folklorizazioa deitzen diot. Dirua egiteko makineria hutsala besterik ez. Atzean ez dago ezer.
Folklorea maite dut, baina folklorea folklorizazioan erortzen denean errespeturik gabe lekuz kanpo dagoen zerbait eraikitzen da eta, halakoetan, herriaren alde ez eta herriak galtzen du. Arinkeriaren izenean merkatuaren balorean balorerik gabeko hutsaltasun bat bilakatzen da.