Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Entzunda daukat Markina-Xemeinen, Franco hil ondorengo garaietan, etxe bateko ganbara batean egiten zirela antzezlanak, baina ni txikia nintzen eta ez nuen ezagutu. Niri antzerkia egiteko grina piztu zitzaidanean ez nekien nora jo. Ondoko herrian, Etxebarrin, bazegoen talde bat. Nire herrian ezin eta Etxebarrira joatea erabaki nuen. Yolanda Arrietak zuzentzen zuen garai hartan Etxebarriko Antzerki Taldea.
Beraiekin lanean hasi aurretik, haien azken lana ikusia nuen. Hamalau heriotzena antzezlanak Etxebarrin bertan gertatutako hiltzaile baten istorioa kontatzen zuen. Mendaroko Jose Larrañagak Etxebarriko Altzibar baserriko senar-emazteak eta haien alaba akabatu zituen. Iñigo Larrinagak trebetasunez jokatzen zuen hiltzailearen papera, eta aktore-multzo polita zegoen taldean. [1] Obra arrakastatsua izan zen eta herriz herri ibili ziren harekin.
Niri ere, antzerkia egiteko nuen barne gogoa asetzeko ordua iritsi zitzaidan. Etxebarriko taldean sartzea galdegin nuen eta segituan Yolanda Arrieta zuzendariaren esanetara jarri nintzen. Herriko udaletxean egiten genituen entseguak, eta estreinatu ere bertan egin genuen. Bigarren emanaldia, eta azkena, Mikel Deunaren festetan antzerkia egiteko dagoen ohiturari jarraituz, Markina-Xemeingo Arretxinaga auzoan egin genuen. Inprobisazioetatik abiatuta ondu genituen testuak eta aurreko antzerkiak baino dramaturgia konplexuagoa zuen obra berriari Yolanda Arrietak Zer da hau? titulua jarri zion. Ez zuen besteak bezalako arrakastarik izan. Obrak bazuen ukitu surrealista bat, seguruenik tituluaren esanahitik hurbilago zegoena. Uste dut publikoak ere, antzezlana ikusi ondoren, galdera horixe egiten ziola bere buruari: “Zer da hau?”, baina antzerkiaz gozatzeko eta esperientzia hura publikoarekin bizitzeko beste aukera berri bat izan nuen. Arrakasta izatea baino garrantzitsuagoa zen antzerkia egin eta talde baten arte eta parte izatea.