Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Eyou
Indian nengoela jaso nuen berria. Eyou gure lagunak, Mina Espaziotik irten eta Kafe Antzokira bidean, motoz istripua izan zuen. Motoarekin irrist egin eta zerbitzutik kanpo zegoen anbulantzia baten kontra hartu zuen buruan kolpea. Kolpearen ondorioz hil zen, lekuan bertan.
Eyou berezia zen. Bere benetako izena Adonis Iglesias Pimentel zen. Gurasoak Indiatik bueltatu nintzenean ezagutu nituen. Sarritan pentsatzen dut etxekoek inoiz ez zutela bere izaera onartu, eta batez ere bere aitak erru handiarekin bizi izan zuela bere heriotza. Inoiz maite zaitut aurpegira esan izan ez balio bezala, larritasunez bizi izan zuen semearen heriotza goiztiarra.
Esan bezala, Eyou berezia zen. Batzuetan Ericco Monroe ere sinatzen zuen. Performerra, musikaria, dantzaria, poeta, artista eta sortzailea. Zaila zen berarekin lan egitea, nortasun handia zuen eta gogor eusten zien bere ikuspuntu artistikoei. Ind Kabouters musika proiektuan buru-belarri zebilen eta butoh dantza praktikatzen ari zen. Bestalde, Respiraré encantada tu flor marchita titulupean, performance ikaragarri ederra egiten zuen Veronica Fernandez aktorearekin.
Indiara joan aurreko egunean gogoratzen dut nola alde zaharreko Somera kalean nuen etxera etorri zen agurtzera. Nork pentsatuko zuen hura izango zela ikusiko nuen azken aldia. Batzuetan pentsatu izan dut berak bazekiela. [22] Eyou, ez adiorik!