Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Iraultza isila
Bada jende bat zalaparta maite duena. Su artifizialak maite dituena. Irabazi egin nahi duena. Ez dakit zer, baina irabazi. Bada jende bat handia izan nahi duena, unibertsala, kolosala, galaktikoa. Bada jende bat izarren dirdira bilatzen duena, dirdira horrek une labur bat besterik irauten ez duela jakin gabe. Bizitzako beste istant guztietan amatatuta biziko balira bezala. Eta nik ez dut dir-dir egiten duen izarra izan nahi. Ez dut handia izan nahi. Ez dut hain modan dauden balore horietatik ezer nahi. Lehiakortasuna, arrakasta, famatua izatea, diru gosea, arriskutsuak iruditzen zaizkit. Gizartean eragin bat, zartako bat, bizi bat sortu nahi dut. Nire herrian, nire lurrean marka bat, arrasto bat utzi. Esker ona baino gehiago begirunea da jendearengandik espero dudana. Gure ofizioarekiko errespetua. Besterik ez.
Gure bidea malkartsua da, gogorra eta ederra aldi berean. Gure bidea taldean oinarritzen da. Gure bidea inurrien bidea bezalakoa da. Poliki-poliki aurrera doana, baina beti modu isilean, modu diskretuan.
Teloia jaitsi eta jende guztia antzokitik ateratzen denean, kamerinoko isiltasunean ispilura begira jartzen zara aurrez aurre. Erantzunik gabeko galderak. Laneko eskularruak jantzi eta desmuntatze-lana hasten da, furgoneta zain daukazu beste herri batera joateko. Beste arrasto bat uzteko.