Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Drogak eta sorkuntza
Asteburua zetorren eta festa egiteko asmoa neukan. Pitxua (anfetamina) lortu nahi nuen eta, aspaldian gameluekin harremanik ez nuenez, Antzerkiolako lagun bati deitu nion kontakturen bat pasatzeko. Lagun hau gaupasaz zegoen eta elkarrizketa absurdoa izan genuen telefonoz, ez nion askorik ulertzen. Ez ulertze horretan bi gauza aipatu zizkidan, alde batetik lan kontuak, programatzaile batek deitu ziola eta gurekin harremanetan jartzeko gogoz zegoela eta, bestetik, gamelu berriaren telefonoa mezuz bidaliko zidala, neska bat zela, gure lagun baten lehengusina. Itzelezko azalpenak eman zizkidan lehengusina gora eta lehengusina behera, baina nik ez nion kasu askorik egin. Azkenean, iritsi zitzaidan mezua eta lehengusinaren, hots, gameluaren izena eta telefonoa: Emmanuelle. Izen arraroa iruditu zitzaidan, baina tira! Pentsatu nuen estalki gisa erabiliko zuela. Segituan deitu nion eta hondartzan zegoela esan zidan. Azentu arraroa atzeman nion neskari, baina badakizu! gameluei ez zaie telefonoz asuntuari buruz hitz egitea gustatzen eta, gainera, sarritan, esaten dena intentzio bikoitzarekin esaten da. Nik esan nion ezin nuela hurrengo egunera arte pasatzen utzi eta, ezinbestean, itxarongo niola. Lasai etortzeko.
Berandu, baina azkenean hitzartutako tabernara iritsi zen. Bi musu eman zizkidan eta nirekin jesarri zen. Ño! Zein gamelu jatorra. Normalean gameluekin harremanak nahiko hotzak izaten dira. Merkantzia hartu eta kanpora! Ba ez, Emmanuelle hau oso jatorra zen eta, gainera, sentsiblea, nire antzerkiaren inguruan gauza asko zekizkiena. Gure lagunak lehengusinari gutaz asko hitz egin ziola pentsatu nuen, eta estimatua zela gurekiko zuen adeitasuna. Gainera, gameluaren frantses azentuak glamour pixka bat ematen zion egoerari. Hala ere, denbora aurrera zihoan eta Emmanuellek ez zidan ezer esaten, ezta pasatzen ere. Bla, bla, bla, eta antzerkiaz galdetzen zidan. Ni, jada jonki bat bezala, urduritzen hasi nintzen eta tupustean bota nion:
— Eta… gramoa?
Bat batean, isiltasuna. Emmanuelleren harridura. Eta ondoren, bere erantzuna:
— Gjamoa? Ze gjamo!
Orduan mundua erori zitzaidan gainera. Emmanuelle Grenobleko antzerki jaialdiko programatzailea zen eta, nonbait, euren jaialdira joateko gure lanarekin interesatuta zegoen. Nik ez nekien non sartu eta barkamenak eskatu nizkion. Hori bai! Nire laguna, akabatu nahi izan nuen. Egun horretan ez nuen ez gramorik ez eta Grenoblen antzerkia egiteko aukerarik lortu. Eta abisua! Lana eta drogak ez dira nahasi behar!