Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Patetikoa
2004. urteko udan gaude. Nire Indiarako bigarren bidaian, kathakaliaz aparte kalarippayattu arte martzialak aztertu nahi izan nituen. Forma eta mugimendu haien guztien atzean zegoena ikertu nahi nuen. Izan ere, kathakalia asko oinarritzen da kalarippayattuaren esentzian eta forman. Borroka-arteak dantzaren oinarrietako bat dira.
Keralako Guruvayur hiri ederretik oso hurbil, Chavakkad herrian, vallabhatha kalari estiloa lantzen zuen familia saga batengana joan nintzen. Haridasanen laguna zen Krishnadas eta bere anaiak izan nituen guru eta irakasle. Euren etxebizitzaren ondoan zuten tenplua, euren arbasoen argazkiak ikus zitezkeen. Tenpluaren barruan egiten genituen entrenamenduak. Katcha deritzon gerripeko soil bat jantzita, eta gorputz osoa olioztatuta, “Valatu nere” oihukatuz eskuin hanka gora, “Edathu nere” oihukatuz ezker hanka gora, borrokarako posizioak, pausoak eta jarrerak ikasten genituen. Harrigarria da nola urteetan zehar animaliak behatu ondoren euren gorpuzkera eta mugimenduak jaso eta antzeratzen dituzten, adibidez: elefantearen indarra, zaldiaren bulta edota kobraren herresta ezkutua.
Anekdotikoa bada ere, atentzioa eman zidan tenpluko bi paretetan zulo batzuk zeudela jakiteak, behatxulo funtzioa betetzen zutenak. Gurua tenplutik ateratzen bazen ikasleek lanean eta ikasten jarrai zezaten, ikasleek ez baitzekiten gurua behatxulotik begira izango zuten edo ez.
India sorpresaz beteriko lurralde bat da. Hango jendeak, hango kulturak, aho zabalik uzten ahal zaitu edozein mementotan. Kalarippayattuarekin ere berdina gertatu zitzaidan. Harrigarria zen goizean goiz umeak borrokan ikustea. Haien saltoak, mugimenduak eta zalutasuna izugarri ederrak ziren. Besteak begiratzea ederra bazen ere, nik nire aldetik ez nuen kathakaliarekin sentitu nuen gauza bera sentitu. Ez nuen arte borroka horren beharrik eta ez nintzen eroso sentitzen. Fisikoki nik ere nire mugak ditut, eta bihurkortasuna ez da inoiz nire dohaina izan.
Beroa, izerdia, euliak gorputz olioztatuan ziztatzen, gerripeko ziztrin batekin jantzita... ispilura begiratu eta azal zuri tripontzi bat ikusi nuen aurrez aurre, eta “zer egiten duk hik hemen?” galdetu nion ispiluaren beste aldean zegoenari. Patetiko xamarra zarela ohartzea ere batzuetan ez dago gaizki.