Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Antzerki unibertsitarioa
Karlos Panerak zuzentzen zituen Leioan ehuko antzerki tailerrak. Urtero, taldea osatzeko, casting bat egitea proposatzen zuen. 2002ko hondarretan, castinga pasatu eta, aukeraketa egin ondoren, taldea osatu eta astero unibertsitatera joaten hasi nintzen. Areto nagusian egiten genituen entseguak. Talde hartan zegoen Irantzu Azpeitia, egun Artedramako lankidea dena.
Beste herrialde eta garai batzuetan gertatu bezala, antzerki unibertsitario indartsu eta eraginkorra egitea amesten hasi nintzen. Arte Ederretako jendearekin elkartu eta eszenografiak eraiki, material grafikoak egin, dramaturgia berriak sortzeko idazleak aurkitu… baina dena oso sakabanatua ikusten nuen, antzerkirako gogo gutxi eta zuzendaritzaren partetik interes falta handia. Bada, immobilismo horrek zerbait xumeagoa egitera eraman ninduen.
Antzerkiolako kideei laguntza eskatu nien eta horrela ¡Hoy celebramos! deitu zen antzezlana egin genuen. Unai Garatek eta Jon Gerediagak idatzi zuten, Oier Ituarteren argiak, Aritz Merinoren eszenografiak eta Azegiñe Urigoitiaren jantziek osatu zuten talde artistikoa.
Egindakoaz pozik gelditu nintzen; arrakasta lortu genuen publikoaren aldetik eta aktoreen joko maila ona izan zen. Hala ere, unibertsitateko dinamikak ez ninduen asebete eta ez nion etorkizun argirik ikusi. Ez behintzat nik amesten nuen etorkizunik. Panerak hurrengo urtean ez ninduen berriro deitu. Hainbat hobe!