Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Kunchukuttyamma
Mende aldaketak Indian harrapatu ninduen.
Bizpahiru urte lehenago Leonardo DiCaprio eta Kate Winslet aktoreek antzezten zuten Titanic filma oso ezaguna egin zen, eta indiar komunitatean, batez ere gazteengan, eragina antzematen zen. Bollywood alde batetik eta globalizazioa bestetik, herritarren nahiak eta bizimoldeak aldatzen ari zirela bistakoa zen.
Wadakancherytik oso hurbil bizi zen Haridasan, Thrissur distrituan, Kodumbu herritxoan. Paraje izugarri lasai eta ederrean, mota guztietako landare eta zuhaitz artean, arroz landa eremu txiki bat inguruan zuela. Ni, bertan, nobedadea nintzen, eta auzoko etxe batetik beste auzoko batera eramaten ninduten. Euren artean malaialama hitz egiten zuten, Keralako hizkuntza. Chai edatera gonbidatzen ninduten eta nire ingeles indianoan ahal nuen moduan eurekin komunikatzen nintzen. Ama eta emazte gazteek harrotasunez erakusten zizkidaten euren ezkontzako argazkiak. Egun batez, Haridasanen emazte Valsalaren gurasoak bisitatzera joan ginen. Valsalaren neba haren etxetik hurbil bizi zen, apenas hirurehun metrora, denak auzune berean. Iluntze aldera eguzkiak jada ez zuen hain gogor jotzen eta Kunchukutyamma, Valsalaren ama, aulki batean eseri, liburu bat hartu, eta poemak errezitatzen hasi zen. Mahabharataren historia ari zen ia buruz errezitatzen. Irudi ikaragarri ederra zen. Beste garai batekoa, beste mende batekoa.
Amak esaten dit jada inork ez dituela bere brodatuak aintzat hartzen. Jada ez duela enkargurik, ezta lanik ere. Ez painelurik, ez izararik, ezer ez. “Jendeak ez daki apreziatzen gure lana”, esaten dit.
Gurean gertatu den bezala, galduko zen bizimodu baten agurra izan zen hura.