Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Poesiaren amaraunean
Poiesis
Poesia da arte guztien esentzia, gauza guztien esentzia. Poesiarik gabe ez dago ezer. Sorkuntza prozesu oro poesia da, edo hala beharko luke behintzat. Platonek, Oturuntza solasaldian, poiesiz hitza honela definitzen du: “Ez izatea izate bihurtzen duen kausa” (la causa que convierte cualquier cosa que consideremos de no-ser a ser). Poema hitzak egitea, fabrikatzea, sortzea, erditzea, lortzea, ekoiztea nahi du esan; zer da bada artean gabiltzanok egiten duguna? Demiurgoari heldu eta ekin.
Gabriel Zelaia
Mina Espazion artista ugari biltzen zen eta beti aurkitzen genuen aitzakia bat ekitaldi berri bat sortzeko. Horrela, Arantza Ugarte bilbotar lagunarekin eta Javier Landeras paisajistarekin Gabriel Zelaia poetaren errezitala ondu genuen. Ikasketa polita izan zen, irudiak proiektatuaz, poesiari ahotsa jartzea.
Ruper eta Sarri
Joseba Sarrionandiaren omenez Bilboko Kalderapekon ekitaldi bat egitera gonbidatu gintuzten: “Joseba Sarrionandia izeneko El Dorado-ren atzetik dabilen espedizioaren diarioa. Sarrionandia indioak ezkututik jaurtitzen zituen gugana zetozen geziak; poemak, narrazioak eta kantak, alegia”. Horrela aurkeztu genuen 2002. urteko abenduaren 19an, Bilboko Kalderapekon egin genuen ekitaldia.
Jon Gerediagak eta Peru C. Sabanek osatu zuten gidoia, eta Ruper Ordorikak, Asier Ituartek eta hirurok parte hartu genuen ekitaldi xume eta eder hartan.
Gabriel Aresti
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Bilbao Poesia literatur jaialdiaren barruan Animaliak Gabriel Arestiren poesian ekitaldia egin genuen Bidebarrietako Liburutegian.
Hain poetikoa ez zen espazio hartan, Xabi Strubellen gitarraren laguntzaz, Arestiren zenbait poemari ahotsa jarri genion Miren Gaztañagak eta biok. Animaliez hitz egin genuen, baina hara ez zen animaliarik gerturatu.
Jon Gerediaga
Jon Gerediaga bilbotarra Mina Espazion ezagutu nuen. Berak txalaparta jotzen zuen eta bere lehengusu Alex Gerediagarekin batera Khea taldeko partaidea zen: Ke amigos somos zen taldearen izen xelebrea.
Jon Gerediaga laguna. Jon Gerediaga poeta.
2004. urtean argitaratu zuen bere lehendabiziko poema liburua, Fitola balba, karpuki tui. Bere poemak baliatuz irakurketa dramatiko bat osatu genuen, Miren Gaztañaga, Alex Gerediaga eta hirurok. Musika Aitor Agirianok egin zuen. Antzerkiola Imaginarioko errepertorioaren parte izan zen ikuskizuna. Jonen hitzez gain, Ainhoa Resanoren argazkiak, Aritz Merinoren irudiak, musikantak eta aktoreen ekintzak baliabide poetikoak bihurtzen zituen lana izan zen. Hemen poema liburu hartan dedikatu zidan olerkia:
ZURE BEGIEN GONBIDAPENA
Ander Lipusi
Esaiozu gabon ilargiari
bihar ez bada etzi agurtuko duzu berriz,
gorde ezazu hozkailuan
maitaleari eman beharreko hurrengo muxua,
utzi telebista
isiltasunaren paradisuaren partaide izaten,
ez esan gero
gaurkoa sekulako partidua denik
ez daukagu errietan hasteko gogorik,
utz ezazu periodikoa aurkitu duzun lekuan
elur-malutak bezain iraunkorrak dira bere egiak,
liburua?
Liburuak joandako gurdi beteen lorratzak dira
baina ez dira gurdiak,
eskegi telefonoa
kobrea ez da malko eta muxu hezeen eroalea,
laga lagunak gerorako
goazen lekura ez duzu lagunen faltarik sumatuko,
laga etsaiak
edozein lekutan aurki dezakezu etsai berriren bat,
ahaztu zure amets guztiak
paperezko haize-orratzak dira gaur
zure amets zaharrak,
ekar itzazu zure amesgaiztoak
beharbada ez dute bueltako bidea aurkituko,
irten tabernatik
ardoak ez zaitu behar beste zorabiatuko,
atera ohetik, amatatu argiak
eta utzi zabalik zure palazioko ateak
ipurtargien laguntzaz aurkituko dugu gonbidatuen gela,
zabaldu bihotz-begiak eta hartu labirintora doan bidea
ez dago galbiderik, labirintoan noraeza dugu norabide
eta noraezean doa komedianteen karabana.