Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Zapata pila!
Aktoreon artean, ohikoa da emanaldia baino lehen elkarri “kaka pila!” opa izatea. Dirudienez, lehengo jauntxoak antzerkira zaldiz joaten ziren, eta antzerki eraikinaren inguruan zaldien kakak zenbat eta gehiago izan, hobe! Antzerkira publiko asko gerturatu izanaren seinale baitzen.
Indian nengoela, arratsaldetan, sarritan ikusten nituen Kalamandalam eskolako antzokian (natyagrham) ematen zituzten orotariko ikuskizunak: kathakali, kudiyatam, ottan thullal. Indian, leku sakratuetan eta etxe barruan ere, oinutsik ibiltzeko ohitura dago eta jendeak atarian uzten ditu zapatak. Egun batez, kanpo aldera atera nintzen, eta ohartu nintzen zapata ilara luzea zegoela. Antzokia jendez gainezka zegoen.
Pentsatzen dut askoz eleganteagoa dela aktore bati zapata pila desiratzea, kaka pila baino. Gainera, bigarren hori pixka bat burgesa ere bada. Eta antzerkiak herriarekin egon behar du. Kaka pila esatean helburua baldin bada aktoreari publiko nahikoa gerturatuko zaiola desiratzea, nik bederen, nahiago nuke, “zapata pila!” desiratzea.