Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
gu silabak, itzala (iluntasuna) esan nahi du
ru silabak, barreiatzen duena
itzalak barreiatzeko duen indarragatik
deitzen zaio guru
Advayataraka Upanishad, v. 5
Oreka txko Harkaitz Martinez de San Vicenterekin geldituta nengoen bazkaltzeko. Aspaldiko lagunak gara Harkaitz eta biok. Iruñeko ueuko topaketetan ezagutu genuen elkar, eta ordutik elkarrenganako laguntasuna mantendu dugu. Elkarrekin proiektu bat egiteko ere lanean hasi ginen Mikel Ugarte, Harkaitz eta hirurok, ni abeslari gisa, baina azkenean ez zen gauzatu. Ez nuen nire burua horretan ikusten. Egun hartan, elkarrekin bazkaltzen ari ginela, gure proiektu eta bizitzako kontuez hitz egiten, mutil bat hurbildu zitzaidan. Eta erdaraz esan zidan: “Usted es Ander Lipus”. Baietz nik. “Pues usted, hace veintitres años, me dió un curso en el ateneo libertario Eliseo Reclus, y desde entonces me dedico al teatro. Usted fue quien me metió el gusanillo del teatro y le estoy muy agradecido”. Justu arratsaldean emanaldia zeukaten Berrizko kultur etxean, eta munduan zehar antzerkia egiten ibiltzen zirela esan zidan. Iker Perez deitzen zen mutila, Arena en los Bolsillos Granadako antzerki konpainiako sortzaileetako bat zen bera. Handik egun batzuetara, hau idatzi zidan nire Facebookeko orrira: “Yo recuerdo en mi adolescencia, ya sabes que en esa edad somos muy influenciables y todo eso, mucho antes de lo del taller en el Ateneo libertario de Iturribide, haber ido a ver a la Fábrica de Teatro Imaginario en Rekalde creo que era... Y de marcarme mucho ese tipo de teatro y pensar: Jo, como mola esto... A mí me gustaría mucho hacer este estilo de cosas. Cuando luego años más tarde coincidimos en el Ateneo fue un puntazo”.
Lagun batzuek beti gogoratzen didate antzerkia “nire erruz” egiten hasi zirela. Nik eurek barnean zuten harra piztu nien, besterik ez, baina ederra da horren parte edota horren “errudun” zarela jakitea. Badira gauza okerragoak! Josune Velez de Mendizabal aktore gasteiztarrak hau idatzi zigun Artedramara: “2016an izan nintzen lehenengoz Artedramak antolatutako adel topaketetan. Teatroarekiko pizten ari zitzaidan zaletasunaz gero eta sakonago maiteminduta, eta Itziar Rekaldek aholkatuta, Aulestin agertu nintzen. Urduri eta berandu sartu nintzen gainera, lehendabiziko saiora. Aurkezpen errondan ari ziren, denak borobilean eserita, “egun on! barkatu” esan nuen, ikusezinarena egin nahian baina edukazio onari helduz. Ander Lipusek zerbait galdetu zidan orduan eta nik “Josune” erantzun nion. Gelan barre algarak eztanda egin zuen, “Zer moduz galdetu dizut”, argitu zidan irribarrez Lipusek. “A! Ondo, ondo”, erantzun nion. Zorionez, lotsaren adierazpenen artean masailak konplize ditut, ez ziren gorritu, bihotza bizkortu bai ordea. Azkar batean eseri nintzen borobilean eta hor hasi zen abentura eder hau. Gaur arte eta zuei esker hein handi-handi batean. Aupa zuek!”.
Nik ere irakasle asko izan ditut, denetarikoak tokatu zaizkit. Onak, txarrak, erdipurdikoak. Bidea erakusten dizuten maisuak eta maistrak gutxiago, eta holakoekin topo egiten duzunean, aprobetxatu egin behar da. Eta guruak? Horiek bakan batzuk dira, edo ez! Indiakoez aparte agian nik pentsatu baino gehiago izan ditut: Luis Baraiazarra, Mariaje Izarra, Paca Ojea… Bidea argitu didaten pertsonak dira. Bizitzak aurrean jartzen dizkizu, beste batzuetan bilatu egin behar dituzu. Askotan aurrean dituzu eta ez zara ohartzen, eta argi izpi hori galtzen duzu. Beharrezkoak dira, norbere hazkunde pertsonalerako.
Gure ofizioari dagokionez birziklatzea ere beharrezkoa da, eta noizean behin ikastaroren bat hartzea. Beti ari gara ikasten ofizio honetan. Arriskutsua da “nik nahikoa badakit” edota “ez dut behar” bezalako diskurtsoetan erortzea. Beti ikasten da zerbait, eta gure publikoari zein antzerkiari zor diogu jarrera hori..
Oteizari bisita egin nion batean nire asmoez hitz egin nion. Alde batetik, ni orduan Kursaalerako Caja xxi Kutxa makro-instalazioa prestatzen ari nintzen. Berak esan zidan hobe zela txikitik lan egin, ez zuela merezi gauza handiak egitea. Txikitasunean esperimentatu behar zela. Aipatu nion, baita ere, Indiara joateko asmoa nuela, eta berak esan zidan ez zuela merezi. Nork eta berak? Atzerriko hainbat kultura eta gizarte aztertu zuenak? Aipatzen zidan, “tenemos que ser cerradura”. Denborarekin ulertu nituen bi ikasgaiak. Behin egin eta gero, noski. Ni nire esperientziatik pasatu nintzen, eta denborarekin ulertu izan dut Oteizak esan nahi zidana. Txikitik lan egin eta guretik lan egin. Kutsakorra izan daitezke kanpotik datozen gauza asko, inbasiboa balitz bezala. Gurea babestu behar dugu. Gurea zaindu.
Bizitza bera ere ikasgai handia da. Bizitza da eskolarik ederrena, eta zerbait ikasi badut nire kultura maitatzen izan da. Nire herria, nire espiritualtasuna, nire artea, nire parterik intimoena ulertu eta onartzen hasten naizenean bestea ere ulertzen hasten naiz. Beste pertsonak, beste kulturak, beste herriak, beste munduak ere ulertzen ditut. Besteak egiten nau naizen hori.
D’Capricho taldeko Dana eta Dani Moya ahizpek son erara Joseba Sarrionandiaren hitz hauek kantatzen dituzte modu ezin ederragoan:
Bakoitzak askatasun bat dugu,
bakoitzaren askatasuna,
baina askatasun horretan besteen askatasunak,
kabitzen badira askozaz hobe!
Bakoitzak arrazoi bat dugu,
bakoitzaren arrazoia,
baina arrazoi horretan besteen arrazoiak,
kabitzen badira askozaz hobe!
Bakoitzak kultura bat dugu,
bakoitzaren kultura,
baina kultura horretan besteen kulturak,
kabitzen badira askozaz hobe!
Bakoitzak mundu bat dugu,
bakoitzaren mundua,
baina gure munduan beste mundu guztiak,
kabitzen badira askozaz hobe!
Denon mundua, Joseba Sarrionandia
Bakoitzak bere bidea egin behar du. Baina horretarako asko ikasi behar da. Ofizio hau esker onekoa da batzuetan, baina beste batzuetan esker txarrekoa. Esker txarrekoa denean jakin behar da ofizio hau maitatzen.
Okinak ogia egiten duenean ez dizkiogu txaloak jotzen. Ona badago hurrengo egunean ere berarengana bueltatzen gara eta listo! Hori da, aktore batek edo antzerki talde batek izan dezakeen saririk ederrena. Publikoa antzokira berriz ere zure lana ikustera etortzea.