Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Rave
Dantzatzea arimaren hizkuntza ezkutua da.
Martha Graham
80ko hamarkadan Europako herrialde batzuetan —Ingalaterra eta Herbehereak batik bat— gaueko ikuskizunen ordutegi murrizketengatik jaialdi klandestinoak sortzen hasi ziren. Lehen rave jaialdiak izango ziren. Era sekretuan, hiriaren kanpoaldean kokatutako fabrika eta lokal abandonatuetan egiten zuten hitzordua, house edota tekno musika entzun eta dantzatzeko. Rave hitzak eldarniatu edo burua galdu esan nahi du ingelesez.
Gure ofizioan ohikoa izaten da dena pikutara bidaltzeko gogoa izatea. Krisi garai bat pasatu ondoren antzerkia albo batera utzi nuen. Madril utzi eta San Lorenzo del Escorialera joan nintzen bizitzera. Urbanizazio batean lorezain bezala hasi nintzen lanean. Saxofoia jotzen ikasten jarraitu nuen. Filosofia ikasketak egiten ere hasia nintzen. Inoiz bukatu ez nituen arren, irakurzaletasuna areagotu eta pentsamendua astintzeko ondo etorri zitzaidan. Batez ere, pentsamendu kritikoa. Ez nekien zer egin nahi nuen baina behintzat egin nahi ez nuena argitzen ari zitzaidan.
Natura eta filosofiaren nahasketarekin house eta tekno musika etorri zen. Asteburuetan hiriburura joaten nintzen, Midday, Goa, Ya’sta eta Soma bezalako modako klub eta diskoteka alternatiboetan ibiltzen nintzen, baina dantzarako gehien maite nuen lekua Flor Alta kaleko Bali Hai diskoteka zen. Goizeko seiak aldera itxi aurretik beti abesti berdina jartzen zuten, The Chemical Brothersen Leave Home. Beti izango ditut gogoan Bali Haiko dantzaldiak. Poza, sua eta izerdia.
Arcadio de Castro Andrews biologoa eta Eric Lipus diseinatzaile grafikoa lagunak nituen orduan. Musikazaletasunak batzen gintuen. Eurekin batera proiekzio eta musika muntaketak egiten hasi nintzen. Nik saxofoia soinu mahaira entxufatu eta musika teknoaren erritmora jotzen nuen. Gorago aipatutako diskoteketan saio bereziak egiten genituen eta batzuetan rave inprobisatuetan bukatzen genuen. Azkenean gurea sortu genuen arte. Arcadiok Eleusis izena jarri zion asteburu batez Madril kanpoaldeko finka batean antolatu genuen jaialdiari. Nik antolakuntzan lagundu nien. Gogoratzen dut Oscar Muleroren —garai hartan puntako dja zena— etxera bere bila joan nintzela. Hala ere, zorte txarra izan genuen. Justu asteburu hartan ekaitza eta euri zaparradak bota zituen eta ez zen ia jenderik etorri. Jarritako diru guztia galdu zuten Arcadiok eta taldea osatu zuten lagunek. Nik, dirurik ez nuenez, ez nuen ezer galdu. Hala ere, ekaitzari aurpegi ona eman eta, han bildu ginenok, kristoren festa egin genuen lur zabal hartan zegoen etxola barruan.
Madrilgo nire azken garaian giro horietan murgiltzen nintzen. Teatro gutxi, astean zehar filosofia eta saxofoi ikasketak dezente eta asteburuetan dantza eta teknoa. Dance musika zen nire droga.