Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Basauriko antzerki eskola
2000. urtean gaude. Indiatik bueltatu eta Basauriko Antzerki Eskolan lanean hasi nintzen, irakasle gisa. Hogeita hiru urtez egon zen irekita Basauriko Antzerki Eskola. Sozial Antzokiaren aterpean zegoen antzerki eskolak gutxienez mila eta hirurehun artista formatu zituen. [23] Markeliñe, Kukubiltxo, Txamuskina edo Txusma Teatro antzerki taldeak ere atera ziren bertatik. Eskola batek formakuntza soil bat baino haratago doan funtzioa betetzen baitu, harremanak eraiki eta taldeak osatzeko aukera.
Iñaki Martinezek eta Paco Hernandok Teatro Tarima sortu zuten 1978an eta horrekin batera Basauriko Antzerki Eskola. Paco Hernando izan zen eskolako zuzendaria. Antzerki mundura emana, oso ondo gidatzen zuen antzerki eskola. Niretzat, lehen aldia zen eskola batean irakasle nenbilela, eta ikasturterako programa pedagogiko bat osatu behar izan nuen. Juan Carrascoso andaluziarra ordezkatzera sartu nintzen. Gorputz adierazpena zen nire ikasgaiaren ardatza, eta antzerki fisikora bideratuta zeuden klaseak.
Talde interesgarriak izan nituen eta aktoreen maila altua zen. Eskolak baliabide onak zituen eta funtzionatzeko era zorrotza eta emankorra zen. Giro polita zegoen ikasle eta irakasleen artean, bat-batean dena zapuztu zen arte. Beti bezala.
Udalak bota egin gintuen. Hippy edo ero batzuk bagina bezala tratatu gintuzten. Udalean zeuden oposizioko taldeek ere ez zuten oztoporik jarri: ez zuten oposiziorik egin. Komunikabideek oso paper tristea jokatu zuten. Orduan hasi nintzen sumatzen kultura kudeatzen zuten politikariek zuten kultura falta. Orokorrean kulturak gizartean zuen eragin eskasaz ere ohartu nintzen. Pena handiz bizitu nuen Basauriko Antzerki Eskolaren itxiera. Azkenean, irakaskuntzaren bitartez soldata finko bat jasotzen nuen, eta ekonomia egonkor bat izatea ondo zetorkidan nire beste lanei aurre egiteko. Baina ez, gu ez ginen langileak, gu hippyak eta drogazaleak ginen politikarien begietan. Eta herritarrei sinetsarazi zieten zirtzilkeria besterik ez ginela. Amorrurako jada ez neukan lekurik.