Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
ZUbi
Borondate faltari formula berriak proposatuz egin nahi izan diogu aurre. Ximun Fuchs eta Xabino Alkorta hasi ziren zubi egitasmoaren hezurdura planifikatzen. Denborarekin herri eta antzoki batzuk batuko ziren proiektura eta, Artedramako Iasone Paradak kudeatu zuen egitasmoa 2021. urtera arte.
zubi proiektua euskarazko antzerkia saretu, indartu eta ikusgarri egiteko asmoz sortu genuen [56]. Antzerkia egonkortzeko eredu ezberdin asko egon daitezke, eta hau beste bat gehiago izan zen. Antzerki taldeak elkarren artean lehiatzen gara sarritan eta horrek badu zerbait gazi-gozotik. Zentzu honetan, Artedrama plataformak beste talde batzuekin elkar elikatu eta elkar laguntzeko apustua hartu zuen zubi bezalako proiektu bat sortuz. Antzerkian hasten diren talde berriek oztopo asko izaten dituzte eta, proiektu artistikoak argiak izan daitezkeen arren, proiektu horien estruktura mantentzen eta kudeatzen irakastea ere ezinbestekoa da. Eta, nola ez, sortutako lana antzokietan emateko aukera izatea. Hori zen, bere xumean, zubik ahalbidetzen zuena.
Dxusturi, Lauka, Beheko Larraine, Benetan Be, Rubik eta Formol laborategia antzerki taldeak izan ziren zubi proiektuaren onuradunak, eta euren proiektuarekin egindako biraz aparte beste hainbat emanaldi lortu zituzten Euskal Herrian barna. Batzuetan bultzada txikiak baino ez dira behar talde eta proiektu batzuen ikusgarritasuna bermatzeko. Horretarako, formula berriak sortu eta estruktura ezberdinen artean adostasunak aurkitu behar dira. Eta zubiak eraiki.