Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Ergatiboa administrazioan
Administrazioarekin harremana normalean hotza izaten da. Eta teknikoa. Hau da, eurekin ezin zara diskurtso artistikoetan ezta pentsaera filosofikoetan zangotrabatu. Merkatu baten barruan, industria baten barruan, ekonomia baten barruan, beti izan dut sentsazioa gure herrian gauzak hobeto egin daitezkeela, kultur politikek hartu dituzten bideek erdi baztertuta eduki gaituztela beti. Gero, egia esan, kultura inoiz ez da euskal gizartearen erdigunean egon. Kirola (futbola, batez ere) eta hain modan jarri den gastronomia izan dira euskal kulturaren banderak, edo turismora bideratutako edozein “kultur” adierazpen.
Lehen urteak administrazioarekin gogorrak izan ziren. Ez nintzen ezaguna, Antzerkiola ere ez zen ezaguna eta gure lanak hutsaren hurrengoa ziren. Gure esperientzia faltak ere ez zigun laguntzen. Antzerkia egin nahi genuen, baina inork ez zigun esan antzerkia egitea hain konplikatua zenik.
Ez dut oroitzen zein zen tipoa edo, agian, ez dut oroitu nahi, baina kargu altu bat zuen administrazioan. Ni antzerki proiektu batekin joan nintzen dirulaguntza bat eskatzera. Bere erantzuna argia eta garbia izan zen:
— Nik ez naiz Olentzero!
Olentzerorenak min eman zidan, baina ergatiboa gaizki erabiltzen zuela ikusteak, are gehiago.