Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Anderground trilogia
Rattle big black bones in the danger zone
There’s a rumblin’ groan down below
There’s a big dark town, it’s a place I’ve found
There’s a world going on underground
They’re alive, they’re awake
While the rest of the world is asleep
Below the mine shaft roads, it will all unfold
There’s a world going on underground
All the roots hang down, swing from town to town
They are marching around down under your boots
All the trucks unload beyond the gopher holes
There’s a world going on underground
Tom Waits, Swordfishtrombones, “Underground”
Anderground trilogia gogoeta batetik jaio zen proiektua da: egiarik handienak undergroundean ezkutaturik daude. Obra hiru pertsonaiatan gorpuzten da: haurra, mozkorra eta eroa. Egia handi horien esatarietan, alegia.
Anderground trilogia lau euskal idazle garaikideren testuetan oinarritutako hiru bakarrizketa dira: Sarah Saghiren Un minuto, aurrerago Aitor Zuberogoitiak euskarara itzuli zuena Minutu bakarra tituluarekin, haurraren pertsonaiarentzat; Josu Lartategiren Ardoaz, mozkorrarentzat; eta Mis rarezas dirías tú, Pedro Blanco eta Peru C. Sabanena, eroarentzat. Horrela sortu nuen nire lehen antzerki konpainia, “Ander Lipus Antzerkixe” deitu zena.
Anton Txekhoven Tabakoak dakarren kalteaz bakarrizketa egiteko asmoarekin nenbilela Bestalde kolektiboko idazleak eta haien idatziak ezagutu nituen. Bertan, Sarah Saghik sinatzen zuen Un minuto idatzia zegoen. Irakurri eta, nahiz eta antzerki testu bat ez izan, autoreari proposatu nion antzerkira eramatea. Horrela sortu zen lehenengo partea, ezer ez zen aurrez pentsatua izan.
Josu Lartategi ueun ezagutu nuen. Berak Charles Bukowskiren poema antologia bat euskaratua zeukan eta galdegin nion ea niretzat bakarrizketa bat idatziko lukeen. Bukowski, Burroughs, Kerouac… literatura mota hori interesatzen zitzaidan. Ildo hori hartuta, handik gutxira trilogiaren bigarren partea izango zen Ardoaz lana idatzi zidan. Kostatu zitzaidan muntaketa osatzea. Testuaren aldetik istorioari zerbait falta zitzaion —trabesa, esango nuke— eta Bernard-Marie Koltesen La nuit juste avant les forêts irakurtzeko gomendioa egin nion Lartategiri. John Kennedy Toole idazle estatubatuarraren A confederacy of dunces (Ergelen batzarra) eleberriko Ignatius J. Reillyren pertsonaiatik edan nuen nire pertsonaia eraikitzeko orduan, baita Becketten teatrotik eta, nola ez, Leopoldo Maria Panero poetaren izaera pertsonal eta profesionaletik ere asko xurgatu nuen. Azkenean, Ignatius pertsonaia deprabatua gorpuztea lortu nuen eta Euskal Herriko hamaika plazatan emango nuen antzerkia.
Hirugarren partea Bestalde kolektibokoak ziren Peru C. Saban eta Pedro Blancoren eskutik etorri zen. Elkarri eskutitzak bidaliz idatzi zuten testua. Erdia euskaraz, eta erdia gaztelaniaz. Mis rarezas dirías tú deitu zioten testuari eta pertsonaiaren eraikuntza zoragarrian murgildu nintzen. Beste bi aktore sartu nituen lanean, Victor Palacio eta Alex Gerediaga, hauek Famus eta Kronopius pertsonaiak antzezten zituzten. Zirkuko pertsonaiak bailiran, antzerkiaren aurkezpena egiten zuten eta emanaldian zehar Enriren laguntzaileak bilakatzen ziren. Enri pertsonaiak bere look eta jarrerarekin publikoa txundituta uzten zuen. Geldiezina zen haren imajinazioa, eta keinuaren eta posearen aldarrikapen etengabeak eromenaren mugetara eramaten zuen ikusleria. Iñigo Zabalaren eszenografiak ondo irudikatzen zuen Enriren mundu eroa, eta Aitor Agirianoren zuzeneko musikak giro zoragarriak sortzen zituen.
Hiru bakarrizketak Tom Waitsen Swordfishtrombones diskoko Underground abestiarekin hasten ziren. Berrehundik gora emanaldi egin nituen Euskal Herriko hainbat taberna, elkarte, gaztetxe, kultur-etxe eta imajinaezinezko espazio undergroundetan. Ander Lipusen Anderground trilogiak bide bat irekitzen lagundu zidan antzerkigintzan. Jada ez zegoen atzera bueltarik! Undergroundean bazen ere, outsider baten moduan bazen ere, antzerkia nahi nuen ogibide. [15]