Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Izua eta izurritea
Artea berez da mundu deshumanizatu baten aurkako errebolta.
Eusebio Calonge
Dena gelditu da. Dena da izu. Dena heriotza. Izadiak hartu du behin lapurtu genion tokia. Txoriak kantuan entzuten dira. Etxean isiltasuna da nagusi, baina nire barnean bada ezinegon bat, zarata bat.
2020ko martxoaren 14an etxean sartzeko agindua eman ziguten. covid-19 edo koronabirusaren ondorioz ospitaleak kolapsatu ziren. Alarma egoera ezarri zuten eta konfinamendua etorri zen. Mundu mailako pandemia. Apokalipsia zirudien. Bertan behera utzi behar izan genituen Zaldi urdinaren emanaldiak, adel Aulestiko topaketak, Martin Zalakain emankizuna eta Gernikaken estreinaldia. Azken hau ez zen inoiz estreinatuko. Nahiz eta obra oso aurreratuta egon —hilabete bat falta zen estreinaldirako— pandemia luzatu egin zen, intzidentzia tasak gehitu, olatu bat bestearen ostean, eta azkenean proiektua bertan behera utzi behar izan genuen. Gero antzokian musukoa erabiltzearena etorri zen, ikusle edukiera mugatuak, salbokonduktoak, txertoak, osasun pasaportea, arauak, negazionistak, telelana, PCR frogak, positiboak eta negatiboak, LABI batzordea… dena zen kaosa, dena unadura, dena zalantza, dena ziurgabetasuna. Eta bakoitzak bere egia zuen, eta ez zegoen egia bakar bat. Usteak eta uste ustelak baino ez. Izua eta...
Jan Matejko margolari poloniarraren Stańczyk bufoiaren koadroa etorri zitzaidan gogora. Bufoia etsita ikusten da. Bada, hala sentitu nintzen ni. Ez genuen ezertarako balio. Etxean sartu eta geldi egon. Zaila izan zen niretzat. Ez ziren garai onak izan. Ilunak. Tristeak. Batzuetan, ez dakit non, baina bonba bat jartzeko gogoa sartzen zitzaidan. Mundua zartatu, edo… antzerkia egiten jarraitu? Kontatzen ditugun istorioekin herriak negar eta barre egiten jarrai zezan. Antzerkia baita bufoiaren armarik preziatuena. Gure bonba. Nahiz eta gaur egungo gizartean, zarata askorik ez egin. Eta, gainera, ez neukan zarata egiteko indarrik.