Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Marxkarada
Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdian Karlos Panerak zuzentzen zuen Maskarada antzerki taldea ikusteko aukera izan nuen. Marx anaietatik abiatuta Marxkarada komediazko obra ematen zuten. Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Inazio Tolosa Groucho, Chico eta Harporen azalean sartzen ziren hurrenez hurren, Marife Berrojalbiz oholtza kide zutelarik.
Lekeitioko Isuntza hondartzaren goiko aldean eman zuten, Emperatriz Zita parkean, eta jende andana bildu zen. Ni lehen lerroan nengoen, adi-adi. Ikusten nuen bitartean kili-kiliak sentitzen nituen gorputz osoan. Nik jada nire burua han ikusten nuen, hau da, eszenatoki baten gainean, antzerkia egiten. Eurak bezala.
1977. urtean sortutako Euskal Antzerki Taldeen Biltzarra (eatb), beren emanaldi guztiak soilik euskaraz eskaintzea erabaki zuten taldeek osatu zuten. Garai hartan euskara hutsean ari ziren antzerki taldeen ibilbideak gaur egun ere oihartzun egiten du. Batzuk aipatzearren: Kukubiltxo (Larrabetzu), Goaz (Deba), Taupada (Elgoibar), Intxixu (Oiartzun), Antxieta (Azpeitia), Hirurak bat (Lakarra, Gamarte eta Ainhize-Monjolose), Bordaxuri (Hazparne), Xirristi-Mirristi (Baiona). Eta Maskarada: euskarazko teatro profesionalaren aitzindariak. Talde hauei, eta aipatu ez ditudan beste herri antzerki eta talde askori, eskertu behar diegu euskarazko teatroa egiteko izan duten gogo eta kemena. Intxixu taldean ibilitako Xabier Leteren hitzak gogora ekarriz:
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaxka gazteak.