Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Aurkibidea
Sar hitza (EHAZE)
Erregea eta bufoia eta deabrua eta jainkoa (Jon Gerediaga)
Herri antzerkia: Etxebarriko Antzerki Taldea
Egon Schiele edota Gustav Klimten estiloan
William Layton antzerki laborategia
Tropoak, tranpak eta heteronimoak
Kaosaren estetika. Ezetzaren estetika
Eugenio Barba, antzerki antropologia
Mas Soegeng, Baliko antzerki maskara
Errituala, kultura eta ikuskizuna
Tadeusz Kantor, heriotzaren antzerkia
Inor ez da profeta bere herrian
Antton Luku, bortutik datorren ura
Adel — Artedrama Euskal Laborategia
Lehen eguneko ilusioarekin lanean
Mixel eta Maika Etxekopar, Xiberuatik bi xori
Irakasleak, maisuak, maistrak eta guruak
Amancay, bihotza sendatzen duen lorea
Amarauna: bideak eta bidaideak
Drama laborategia [24]
Mina Espazio itxi ziguten. Antzerkiolak bere lanak aurrera ateratzeko espazioa behar zuen eta Kheako kideek Errekalde auzoan zeukaten lokalera mugitu ginen. Tarte horretan, Mina Espazioko Gontzal Dominguez Sara Saghik Urazurrutia kaleko BilbaoArten lanerako espazio diafano eta eder bat lortu zuen beka baten ondorioz. Aurkeztutako proiektua Drama Laborategia deituko zen. 2001eko urte osorako beka eta bertako espazioa ikerketarako erabiltzeko aukera. Egun osoa pasatzen genuen bertan. Nahiz eta Antzerkiolak bere espazioa izan, BilbaoArtekoa erosoagoa zen eta urtebetez bertan egin genuen lanik handiena. [25]
Nire aldetik, ikerketa lan asko aurreratuak nituen, itzulpengintzan ere neure kabuz trebatua nintzen, hainbat lan euskarara ekartzen ibilia, batez ere Vsevolod Meyerholden antzerki teoriak, eta Fushikaden, Japoniako noh teatroari buruzko Zeamiren gogoetak. Portzierto! Inoiz ezin izan ditut lan haiek guztiz bukatu. Ederra izango zen antzerki maisu handi horien pentsamolde eta teoriak euskaraz irakurri ahal izatea.
Hilabetean zehar ikastaro ezberdinak antolatzen genituen: argiztapena, organologia, kathakalia eta Odin Teatreten teoriak, dantza eta inprobisazioa, XX. mendeko abangoardien berrikuspenak, gogoeta filosofikoak eta estetikoak, makillaje tailerrak… denetarik proposatzen eta egiten genuen, beharraren arabera. Ikerketa prozesu horren guztiaren barruan Euskal Antzerki Antropologiaren eremu eta bideak jorratzen hasi nintzen, eta Antzerkiola Imaginarioarekin egingo genuen Ritos. Gure azken lur zatia proiektuaren oinarri teorikoak ezarri nituen.
Beste laborategietako bat musikarena izan zen. Aitor Agiriano Tororen zuzendaritzapean Peace monkeys & su puta madre cabaret musikari eta aktore taldea osatu genuen. Hamabost musikari inguru eta beste hamar bat aktore ginen oholtza gainean, eta izugarrizko kontzertuak antolatu genituen. Gasteizko Hell Doradokoak eta Bilboko Kafe Antzokikoak ditut akorduan. Sexua, drogak eta rock’n’rolla.
Drama Laborategiko lantaldeari zegokionez, eztabaida sutsuak izaten genituen. Lan kolektiboak garrantzi handia zuen baina batzuetan zaila zen proiektuak ongi bideratzea, batzuen eta besteen engaiamendua ezberdina zelako. Guztiak ginen Mina Espazion ibiliak, baina bakoitzaren gogo eta bideak definitzen hasiak ziren eta ez genuen elkar topatzen. Dramaren inguruan lan egiteko kemena eta pasioa izugarria zen, baina ez geunden denok puntu berean.
Mundua jango genuela sinetsi genuen. Azkenean, munduak jan gintuen gu. Jan ez, irentsi.